Breadcrumb

Asset Publisher

HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN MUNDURA TRANSIZIO BEKAK

First publication date: 27/07/2017

Ikasle aguragarri hori:

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Lehen Aukera Bekak deialdia martxan dago. Plaza kopurua 23koa da gure Bilboko Irakasleen Eskolan, 10 Lehen Hezkuntzan, 8 Haur Hezkuntzan eta 5 Gizarte Hezkuntzan. Beraz animatu egiten zaitut izena emotera deialdian. Beken gaineko informazio gehiago nahi baduzu begiratu Eskolak duen web orrian.

Hona hemen jaso dugun informazioa: "Uztailak 19an hezkuntza-eremutik lan-eremurako trantsizioa sustatzeko esparru-akordioa sinatu dute, Sinatutako akordioaren arabera 3 hilabetetan (urritik abendura egingo dituzten praktiketan) 360 ordu bete beharko dituzte Bekadunek. Lan arlora igarotzeko beken hautagaiak izan daitezke:

  • 2016/2017an Graduko Titulazioa bukatu dutenak.
  • 2017/2018an Graduko azken ikasturtean matrikulatutako ikasleak.
  • Praktikak urrian, azaroan eta abenduan egingo dituzte: guztira 360 ordu. 

Zalantzarik baduzu harremanetan jar zintezke: lehenaukera@ehu.eus

 

Informazio gehiago: