"Kanpoko praktikak" asignaturari buruzko ohiko galderak
(Industria Ingeniaritza Unibertsitateko Masterra - Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitateko Masterra)
1.- Ba al dago eperik «Kanpoko Praktikak» irakasgaiaren ebaluaziorako?
Ebaluaziorako eskaria ikasturte bakoitzerako zehaztuta dauden 3 aldietako batean egin behar duzu, horretarako inprimakia beteta. Datak eskolaren web gunean argitaratzen dira ikasturteko lehen hiruhilekoan.
2.- Agiriren bat aurkeztu behar dut?
Hautatu duzun aukeraren arabera. Informazio osoa eskolaren web gunean daukazu eskuragarri.
3.- Ez ditut enpresako praktikak bukatu. Ebaluazioa eskatzen badut, bukatu egin behar ditut praktikak?
Aukera horren bidez irakasgaia ebaluatzeko beharrezkoak diren 225 orduak badituzu, ebaluazioa eska dezakezu eta praktiketan jarraitu.
Ez duzu agiririk aurkeztu behar, baina gomendagarria da egiaztatzea enpresako begiraleak txostena egin duela, txosten hori izango baita ebaluaziorako oinarria (ebaluaziorako irizpideak web gunean dituzu eskuragarri).
4.- Egonaldia egin dut atzerrian. Zein agiri aurkeztu behar dut?
Irakasgaia mugikortasunerako akordio akademikoan jasota badago, ez duzu irakasgaia ebaluatzeko eskaririk egin behar: akordioan jasotako gainerako irakasgaietarako prozedura berari jarraituko zaio.
Irakasgaia ez badago akordioan jasota, eskaria bete behar duzu horretarako zehaztutako epeetako batean. Ez duzu agiririk aurkeztu behar.
5.- Eskaria egingo dut ebaluazioa “atzerriko hizkuntzen jakite maila” aukeraren bidez egiteko. Erantsi ditzaket agiriak eskaria egitean?
EZ. Jatorrizkoa ekarri behar duzu eskolako idazkaritzara, eta tituluaren kopia gordeko dugu. Agiria hizkuntzaren arabera kasuan kasuko erakundeak emandakoa izan behar da (ikusi web gunean kanpoko praktikak irakasgaiko ebaluazio irizpideak) edo Hizkuntza Eskola Ofizialekoa.
6.- Ez ditut 225 orduak “enpresako praktikak" aukeraren bidez eskatzeko ebaluazioa, baina C1 hizkuntza agiria daukat eta horrekin 7 kreditu lortzen ditut. Egin dezaket eskaria bi aukeren bidez egiteko ebaluazioa?
EZ. Aukera bakarra eska dezakezu. Bat aukeratu behar duzu, kontuan izanda aukera horretarako baldintzak bete behar dituzula.
Informazio gehiagorako, eskari orria lortzeko eta egon daitezkeen beste egoera batzuk ikusteko:
https://www.ehu.eus/eu/web/bilboko-ingeniaritza-eskola/kanpoko-praktikak-irakasgaia