CURSOS FRANCES

Frantseseko ikastaroak

Bilboko Institut français
Tlf.: 94 413 20 00  |  info.bilbao@institutfrancais.es

Aspalditik, Bilboko Institut français erreferentea da frantsesaren ikaskuntzan eta Frantziako zein herrialde frankofonoetako kulturen zabalkundean Bilbon. Frantziako Estatuaren erakunde ofiziala den aldetik, urtean 1.000 ikasle baino gehiago eta azterketa ofizialetan izena emandako 2.000 pertsona baino gehiago ditu. Institut français-ek kalitatezko ikastaroak eskaintzen ditu, ikasle bakoitzaren beharretara egokituak.

Ahozko eta idatzizko komunikazioan oinarritutako metodologia bati esker, Institut français-ek eskaintzen dituen ikastaroen helburua da ikasleek frantsesez egoera guztietan komunikatzeko gaitasuna eskuratzea, bai unibertsitateko edo lanbide-arloan, bai egoera informalagoetan ere. Ikastaroak frantsesa atzerriko hizkuntza gisa irakasteko prestakuntza duten irakasle natibo frankofonoek diseinatu eta ematen dituzte.

Interesa duten pertsonek Institut français-en webgunean eskuragarri dagoen izen-emate formularioaren bidez eman ahal izango dute izena.

Tarifa berezia aplikatuko zaie programatutako ikastaroetan izena ematen duten pertsonei. Informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan Institut français-ekin.*

Deskontua ez da balioskoa online ikastaroetan, mintzapraktika tailerretan edo azterketetan.

2026-2027 Ikastaroak: online eta aurrez aurrekoak

UPV/EHUko ikasle eta langileentzat

A1 / A2 / B1 / B2 / C1 ONLINE IKASTAROAK

  • Talde txikiak (gutxienez 5 ikasle taldea osatzeko).
  • Institut français-ek diseinatutako plataforma baten bidezko modulukako ikaskuntza.
  • Modulu bakoitzeko ikaskuntza-denbora estimatua: 60 ordu.
  • Urriaren 19tik otsailaren 7ra eta otsailaren 8tik ekainaren 6ra (2 modulu).
  • Gure online plataformarako sarbide mugagabea, 24 orduz, ariketa, jarduera eta multimedia baliabideekin.
  • Tutore baten laguntza pertsonalizatua ikastaro osoan zehar.
  • Astero ordubeteko 12 taldeko saio birtual, irakasle natibo eta esperientziadun batekin.
  • Banakako ebaluazioak.
  • Prezioa: 410 € modulu bakoitzeko.
  • Urritik ekainera bi modulu egin daitezke.
  • Izen emateko epeak
    • Lehen modulua: urriaren 1etik 20ra.

    • Bigarren modulua: urtarrilaren 8tik 25era

 

A1etik C2ra bitarteko AURREZ AURREKO IKASTAROAK

  • Aprobetxatu gure urteko ikastaroen eskaintzan %10eko deskontu berezia.
  • *UPV/EHUko ikasle eta langileentzat bakarrik

Maila-proba

Institut français-en ikastaro batean izena eman nahi baduzu, zure frantses-maila ebaluatu dezakezu doako eta inolako konpromisorik gabeko maila-proba honen bidez.

Aurrez aurreko ikastaroak

Kontsultatu Institut français-en eskaintzen diren helduentzako urteko ikastaro guztiak. Maila guztietarako daude eta edozein helburutara egokitzen dira.

Hizkuntza-egonaldiak

Udan ere frantsesa ikasteko aukera izango duzu. Horretarako, Frantzian, Suitzan eta Kanadan hizkuntza-egonaldiak eskaintzen ditugu.

DELF-DALF -azterketak

Aurkeztu DELF eta DALF frantseseko azterketa ofizialetara eta lortu nazioartean aitortutako eta bizitza osorako baliodun diploma bat.