XSL Content

Direction I

Centre
Faculty of Social and Communication Sciences
Degree
Bachelor's Degree in Audiovisual Communication
Academic course
2022/23
Academic year
3
No. of credits
6
Languages
Spanish
Basque

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based3248
Applied laboratory-based groups2842

Teaching guideToggle Navigation

AimsToggle Navigation

1.Baliabide teknologiko eta adierazkorrak erabili Ikus-entzunezko proiektuak koordinatzeko, zuzentzeko eta errealizatzeko.

2.Fikzio eta ez-fikzio teoria, praktika eta estrategia diskurtsibo ezberdinak bereizi, ulertu eta aztertu.

3.Analisi eredu ezberdinen oinarri metodologikoak ezagutu, identifikatu eta ikus-entzunezko testuetan aplikatu.

4.Gidoi baten idazketaren oinarrizko teknikak eta prozesuak bereiztu eta ulertu.

5.Sormen teknikak eta prozesuak egoki erabiliz Ikus-entzunezko zein multimedia lan bat eszenan jarri.

6.Talde lana planifikatzeko, kudeatzeko eta burutzeko gaitasunak eta trebetasunak garatu.



IRAKASKUNTZA EMAITZAK:

Irakasgaia burututa ikasleak ondoko irakaskuntza emaitzak lortu behar ditu:



•Ikus-entzunezko zein multimedia produktuak diseinatu, garatu eta zuzentzeko gai izango da.

•Lauhilekoaren bukaeran ikaslea ikus-entzunezko proiektu bat gauzatzeko ezinbestekoak diren zeregin eta lan dokumentuak diseinatu eta erabiltzeko gai izango da.

•Irakasgaiaren baitan, ikaslea ikus-entzunezko proiektu baten produkzio eta postprodukzio faseetan inplikatutako baliabide tekniko eta pertsonalak aurreikusteko, kudeatzeko eta zuzentzeko gai izango da.

•Ikaslea, Ikus-entzunezko proiektuek berezkoak dituzten teknologiak eta baliabide espresiboak menderatzeko gai izango da.

TemaryToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA:

Saio teoriko magistraletan azaldutako edukien gaineko ariketa eta proba idatzien bitartez eskuratuko da, hauek azken emaitzaren %40 suposatuko dute. Hauek lirateke ikasgaian landuko diren eduki teorikoak:



-IKUSENTZUNEZKO HIZKUNTZA (errepaso generala)

-LAN TALDEAK FUNTZIOAK ETA ARDURAK (Lan talde teknikoa eta kreatiboa).

-PROIEKTUEN DISEINUA, AURREPRODUKZIOA ETA GARAPENA

-KAMERA. Kamera bakarreko errealizazio teknikak (Planifikazioa eta grabaketa)

-SOINUA (sakonetik)

-ARGIZTAPEN DISEINUA ETA TEKNIKAK

-AUDIO ETA BIDEO POSTPRODUKZIOA





EGITARAU PRAKTIKOA:

Irakasgaiaren arlo praktikoan saio magistraletan azaldutako ezagutzak osatu eta praktikan jartzeko zenbait ariketa eta proiektu burutuko dira. Praktiketan garatutako ariketek eta azterketa praktikoek azken emaitzaren %60 suposatuko dute.



-LEHENENGO ARIKETA:1 puntu

-BIGARREN ARIKETA: 1 puntu

-HIRUGARREN ARIKETA: 2 puntu

-LAUGARREN ARIKETA: 2 puntu



MethodologyToggle Navigation

ERREALIZAZIOA 1 irakasgaiak 150 orduko lana du ezarrita:



- 80 ordu magistralak dira: 32 ikasgelako eskola-orduetan eta 48 ordu ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren bidezkoak.

- 70 ordu praktikoak dira: 28 ikasgelan eta 42 ikasgelatik kanpokoak).



Eskola magistralean irakasgaiaren oinarri teorikoak azaltzen dira material grafikoaren eta ikus-entzunezkoen laguntzarekin. Saio praktikoetan ikasleek saio magistraletan garatutako edukiekin guztiz loturik dauden hainbat bakarkako eta taldeko ariketa eta proiektu egiten dituzte, ikasleriaren prestakuntza osatzera zuzenduta daudenak hain zuzen.



Bide horretan, metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntza eta ikaskuntza kooperatiboa sustatuko da. Saio guzti hauen helburu nagusia ikasleak profesional gisa pentsatzen hastea, eta hala, unibertsitatetik ikus-entzunezko sektoreko lanpostu ezberdinetarako iragaitea erraztea da.



Arlo praktikoko saioak 4-5 ikaslez osatutako taldetan egingo dira. Talderen bat handiagoa izan behar balitz, irakasgaiaren ardura duen irakasleak beharrezkoak diren egokitzapenak egingo ditu praktikak egoki burutzeko.

Assessment systemsToggle Navigation

Irakasgaia teorikoa eta praktikoa izanik, horren ebaluazioa lauhilekoan zehar burututako froga teorikoen zein ariketa praktikoen bitartez egingo da. Talde-lana ere kontutan hartuko da ebaluazioan.

Praktiketan garatutako ariketekin landutako portfolioak eta azterketa praktikoek azken emaitzaren %60 suposatuko dute (10 puntutik 6).

Gainontzeko %40 (10 puntutik 4), saio teoriko magistraletan azaldutako edukien gaineko ariketa eta proba idatzien bitartez eskuratuko da. Azterketa TEST modukoa izango da.



ARGIBIDE GARRANTZITSUAK:

1.- Irakasgaia gainditzeko DERRIGORREZKOA da atal bakoitza (idatzitako proba eta arlo praktikoa) gainditzea, bakoitza bere aldetik.

2.- Ohiko deialdian ikasleren batek ebaluaturiko arlo bat gainditzen badu (idatzitako proba edo portfolioa) baina bestea ez, emaitza positiboa izan duen arloaren nota gordeko zaio ikasturte bereko ezohiko deialdirako.

3.- Irakasgaiak ikuspegi praktikoa izanik, ezinbestekoa da praktiketara bertaratzea eta klaseetan parte-hartze aktiboa izatea, ondorioz, hiru hutsegite edo falta gehienez onartuko dira (justifikatuta edo justifikatu gabekoak). Hiru hutsegite baino gehiago egiten dituen ikasleak, azken proba burutu beharko du.

4.-Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egin eta irakasgaia azken proba baten bidez gainditu nahi izango balu, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, araudiak ezarritako epearen barruan. Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

5.-Aipatutako ebaluazio tresnak eta ehunekoak alda daitezke ikasturtean zehar salbuespen egoeraren bat gertatuko balitz.





Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu. Hala ere, irakasgaiaren atal bakoitzari dagozkion ehunekoak eta ebaluazio-tresnak aldatu ahal izango dira, ikasturtean zehar salbuespen-egoeraren bat gertatzen bada.





Compulsory materialsToggle Navigation

Erabili beharreko materialak dira:

- irakasgaiko saio magistral eta praktikoetan irakasleak emandako materialak.
- irakasleak e-gela plataforman argitaratutako materialak.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

•ADELMAN, Kim. (2001): Cómo se hace un cortometraje. Ed. Robinbook.

•ARTIS, A.Q. (2009). Cállate y rueda: guía del documental. Barcelona: Omega.

•BARROSO, J. (2008). Realización Audiovisual. Madrid: Síntesis.

•CASTILLO, J.M. (2009) Televisión, realización y lenguaje audiovisual. Madrid. Instituto RTV.

•CRUZ, Coral. Imágenes narradas: cómo hacer visible lo invisible en un guión de cine, Barcelona, Laertes, 2014.

•ELORDUI, Agurtzane y ARANA, E. (koord.) (2015). Transmedia Komunikazio Estrategiak. Gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak. Bilbo: UEU Udako Euskal Unibertsitatea.

•MILLERSON, G. (2001). Técnicas de producción y realización en tv. Madrid: IORTV.

•MILLERSON, G. (2006): Telebista produkzioa. Leioa, EHUko Argitalpen Zerbitzua.

•ZETTL, H. (2000): Manual de Producción de Televisión. Madrid, Paraninfo Thomson Editores.

•TIRARD, Laurent. (2002): Lecciones de Cine. Barcelona, Paidos.

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

GroupsToggle Navigation

01 Teórico (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

10:30-12:30

Teaching staff

01 Applied laboratory-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

13:00-15:00

Teaching staff

01 Applied laboratory-based groups-2 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

12:30-14:30

Teaching staff

01 Applied laboratory-based groups-3 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

09:00-11:00

Teaching staff

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

Teaching staff

31 Applied laboratory-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

09:00-11:00

Teaching staff

31 Applied laboratory-based groups-2 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

13:00-15:00

Teaching staff

32 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

Teaching staff

32 Applied laboratory-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

09:00-11:00

Teaching staff

32 Applied laboratory-based groups-2 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

13:00-15:00

Teaching staff