inf_guía_centros_23_24

Desgaitasunak dituzten ikasleen arreta unibertsitate ikastegien gida. 2020-2021 ikasturte akademikoa

Unibertsitateko Ikastegietako zuzendaritza eta dekanotza taldeei zuzenduriko gida da hau. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen arretarako laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu.

1. Eginkizuna

Portada de la Guía

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta  unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

2. Arau esparrua

Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.

UPV/EHUko ESTATUTUAK

17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.

Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.

Lehenengo Titulua. UPV/EHUren izaera eta helburuak

4. art -

2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:

b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.

3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen ber­dintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotuta­ko rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.

II. Titulua Unibertsitateko kideak

V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak
67. art –

UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kide­ek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura

68. art –
  1. UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasle­ei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debeka­tu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
  2. Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
  3. Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
  4. UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
  5. UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xeda­tutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.

 

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA

AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko

Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean. 

Hurrengo informazioa aurki dezakezu:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
  • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
  • Erreklamazio prozedurak.
  • Datuak babestu.

Dokumentu osorako esteka

Image

3. UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022

2019ko apirilaren 11n UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua.

1. ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.  

1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.

1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.

2. ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.

2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.

2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.

2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten harrera prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzen lagunduko dietenak.

3. ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea.

3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.

3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.

3.3. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea.

3.4. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea.

4. ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea

4.1 Unibertsitate ikasketak amaitu ondorengo erabakiak hartzeko erraztasunak ematea.

4.2 Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.


Dokumentu osorako esteka

Image

4. Lan taldea

  • Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza

    • Ikasleen Zuzendaritza

      • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

        • Arabako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Bizkaiko Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Gipuzkoako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

          • Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna

            • Administrazio Laguntzailea

            • Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak

            • Zeinu Hizkuntza Interpreteak

Organigrama pdf formatoan

Image

8. Glosarioa

HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien  berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan.  Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.

*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat  lortuz.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.

*DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.

*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea  baimentzen du.

GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.

*Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152.

Image

9. Kontaktua eta kokapena

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

 

ARABA

Natalia Ortiz Blasco

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Komandante Izarduy kalea, 2

01006 Vitoria-Gasteiz

T: 945 014343

BIZKAIA

Kepa González Antona

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko beheko aldea

Sarriena Auzoa, z/g

48940 Leioa

T: 94 6012258

GIPUZKOA

Ane Amondarain Rodríguez / Mamen López Lizarralde

Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gelategia)

Elhuyar Plaza, 1

20018 Donostia

T: 943 01 8137 / 5184

 

discap@ehu.eus

https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad

Image