Desgaitasunak dituzten ikasleen arreta unibertsitate ikastegien gida. 2022-2023 ikasturte akademikoa

Unibertsitateko Ikastegietako zuzendaritza eta dekanotza taldeei zuzenduriko gida da hau. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen arretarako laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu.

1. Eginkizuna

Portada de la Guía

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta  unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

Irudia

2. Arau esparrua

Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.

UPV/EHUko ESTATUTUAK

17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.

Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.

Lehenengo Titulua. UPV/EHUren izaera eta helburuak

4. art -

2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:

b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.

3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen ber­dintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotuta­ko rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.

II. Titulua Unibertsitateko kideak

V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak
67. art –

UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kide­ek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura

68. art –
  1. UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasle­ei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debeka­tu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
  2. Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
  3. Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
  4. UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
  5. UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xeda­tutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.

 

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA

AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko

Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean. 

Hurrengo informazioa aurki dezakezu:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
  • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
  • Erreklamazio prozedurak.
  • Datuak babestu.

Dokumentu osorako esteka

Irudia

3. UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022

2019ko apirilaren 11n UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua.

1. ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.  

1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.

1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.

2. ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.

2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.

2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.

2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten harrera prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzen lagunduko dietenak.

3. ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea.

3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.

3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.

3.3. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea.

3.4. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea.

4. ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea

4.1 Unibertsitate ikasketak amaitu ondorengo erabakiak hartzeko erraztasunak ematea.

4.2 Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.


Dokumentu osorako esteka

Irudia

4. Lan taldea

  • Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza

    • Ikasleen Zuzendaritza

      • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

        • Arabako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Bizkaiko Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Gipuzkoako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

          • Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna

            • Administrazio Laguntzailea

            • Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak

            • Zeinu Hizkuntza Interpreteak

Organigrama pdf formatoan

Irudia

5. Ikasleen erroldaren bilakaera

  2017-2018 2018-2019 2019-2020 2020-2021 2021-2022
  EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU
IKUSMENA 12 11 23 14 15 29 9 17 26 11 18 29 10 18 28
ENTZUMENA 15 9 24 12 9 21 14 8 22 13 9 22 14 9 23
MOTOREA 23 34 57 27 34 61 25 30 55 29 36 65 25 38 63
BESTE BATZUK** 114 129 243 137 142 179 169 153 322 182 173 355 219 169 388
GUZTIRA 164 183 347 190 200 390 217 208 425 235 236 471 268 234 502*

*2020-2021 ikasturtean 471 erroldatutako ikasletik  82 tituludun dira eta 52 ikasketak utzi dituzte. 2021-2022 ikasturtean 165 ikasle berri sartu dira. (5.1. taula ikusi)

**Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita nahaste psikikoak  eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.

Irudia

5.1. Erroldan gehitu diren ikasle berrien bilakaera

  2017-2018 2018-2019 2019-2020 2020-2021 2021-2022
  EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU
IKUSMENA 1 8 9 4 5 9 2 2 4 4 2 6 5 5 10
ENTZUMENA 4 4 8 1 2 3 7 2 9 3 3 6 5 2 7
MOTOREA 7 8 15 9 9 18 11 9 20 12 12 24 9 12 21
BESTE BATZUK* 41 49 90 57 46 103 63 45 108 63 59 122 74 53 127
GUZTIRA 53 69 122 71 62 133 83 58 141 82 76 158 93 72 165

* Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita desoreka psikikoak  eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.

Ikusi informazio gehiago “EHU eta ezgaitasuna zenbakitanzerbitzuko web orrian.

Irudia

6. Zerbitzuak Unibertsitateko ikastegiekin duen jarduera protokoloa

 

6.1 Errolda

Ikasturte bakoitzean errolda bat egiten du zerbitzuak, errolda honetan desgaitasunak, eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen zerrenda eta haien premiak jasotzen dituena.

Errolda hau Ikastegietako zuzendaritzak GAUR aplikazioaren bitartez eskura izango du eta administrazio buruak edo administratzaileak, eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ikastegiko arduradunak soilik sarbidea izango dute.

Errolda honetan jasotzen den informazioa isilpekoa da, datu pertsonalak babesteko legeak araututa.

Errolda hau erabilgarria da desgaitasunak dituzten ikasle kopurua ezagutzeko eta unibertsitate ikasketetan ikasleen hezkuntza premia bereziak zein diren jakiteko.

Ikasleak behar dituen premiei erantzuteko, lehenik GAUR-en bitartez egokitzapen eskaera egin behar du eta horretarako baimendu behar gaitu.

 

6.2. Ikasleen ezaugarriak

Desgaitasunak dituzten pertsonen arteko ezaugarririk bereizgarriena haien artean dagoen heterogeneotasuna da. Desgaitasunak izan daitezke nabarmenak edo ikusezinak, jaiotzetikoak edo eratorritakoak, arinak edo larriak, behin-behinekoak edo behin betikoak.

Desgaitasunak dituzten ikasle guztiek ez dute zertan premia berezirik izan behar.

Badira ikasle batzuk ikasteko zailtasun espezifikoak, gaixotasunak eta nahasteak dituztenak eta ez dute desgaitasun aitorpenik baina erantzun behar diren hezkuntza premia bereziak dituzte.

Ikaslearen premiak eta ingurunearen kasuan kasu espezifikoak dira. Beharrezkoa da hortaz, unibertsitateko inguruneak dituen oztopoak identifikatzea.

Premia bereziak zazpi esku-hartze eremutan sailkatzen dira:

  • Irakaskuntza
  • Azterketak
  • Irisgarritasuna
  • Orientazioa
  • Giza baliabideak
  • Baliabide teknikoak
  • Beste batzuk

 

6.3. Premia bereziak dituzten ikasleen beharren sailkapena

IRAKASKUNTZA

  • Irakasleei egokitzapenen eta jardunbide egokien berri eman
  • Apunteak hartzeko laguntza
  • Testu irisgarriak (hizki mota eta tamaina, tarteak, grafikoak, …)
  • Lanak egiteko denbora gehiago izatea
  • Ikus entzunezko materialaren egokitzapena
  • Egokitzapena kanpoko praktiketan
  • Irakaslana ebaluatzeko inkestaren egokitzapena

AZTERKETAK

  • Irakasleei egokitzapenen eta jardunbide egokien berri eman
  • Denbora gehitzea %25
  • Testu irisgarriak (hizki mota eta tamaina, tarteak, grafikoak, …)
  • Baliabide teknikoak (software egokitua, tresna tiflotekniko, bitarteko optikoak, ordenagailua,..)
  • Altzarien egokitzapena
  • Transkripzioa
  • Gela irisgarria
  • Aparteko gela
  • Hasierako edota bukaerako irakurketa
  • Aulkiak erreserbatzea

IRISGARRITASUNA

  • Egokitutako garraio bekak
  • Espazioen egokitzapena (gelen antolaketa, sarrera, igogailua, WC,…)
  • Altzarien egokitzapena (altzari espezifikoa)
  • Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako orientazio espaziala
  • Ebakuazio neurri espezifikoak
  • Unibertsitate egoitza egokituak

ORIENTAZIOA

  • Sartu berri diren ikasleei orientazioa
  • Ikaskideei informazioa
  • Ikasketen planifikaziorako laguntza
  • Mugikortasun-programako ikasleentzako orientazioa
  • Laneratze orientazioa

GIZA BALIABIDEAK

  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista (irakaskuntza, azterketak, tutoretzak eta GRAL/MAL aurkezpena )
  • Zeinu Hizkuntzarako Interpretea (irakaskuntza, azterketak, tutoretzak eta  GRAL/MAL aurkezpena)
  • Tutoretza espezifikoa
  • Ikasle bolondresak

BALIABIDE TEKNIKOAK

  • Laguntza produktuak edo/eta laguntza teknikoak: software egokitua (Zoom-text, Jaws…) FM emisorea…

 

6.4. Zerbitzu eta ikastegien arteko koordinazioa

 

6.4.1. Zerbitzuaren eskuhartzea

  • Zerbitzuko pertsonala ikastegiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arduradunarekin koordinatuko da, hauei erantzuteko eta horiek gestionatzeko.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskaerak baloratuko ditu eta ikastegiak izan beharreko esku-hartze mota proposatuko du.
  • GAUR aplikazioaren bitartez ikastegiko desgaitasunak, eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen errolda erraztuko du.
  • Irakasleek zuzenki GAUR aplikazioaren “Zerrenda eta taldeen kontsulta” atalean ikasleen txostenak kontsulta ditzakete. Txostenak irakasleentzako jarraibideak jasoko dituzte, eskolak emateko nahiz azterketak egiteko.
  • Ikastegiarekin eta irakaslearekin koordinatuz, ikasleari laguntzeko plan bat aktibatzen da (irisgarritasun neurriak, laguntza materialak eta euskarriak: antolaketa, tutoretza espezifikoa, azterketen egokitzapen neurriak, praktikak,..)
  • Ikus-entzunezko ikasmaterialaren egokitzapena egiten du, irakaskuntzan erabiltzen diren materialak azpititulatuz.
  • Sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak antolatzen ditu desgaitasunak eta hezkuntza inklusiboari buruzkoak, ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalari zuzenduta.

 

6.4.2. Ikastegiaren eskuhartzea

  • Ikastegi bakoitzak zuzendaritzako kide bat izendatuko du premia bereziak dituzten ikasleen arduraduna izango dena.
  • Premia bereziak dituzten ikasleen arduradunak ikastegiko ikasle, irakasle eta  administrazio eta zerbitzuetako langileen artean  jakitera emango du zein den bere zeregina..
  • Arduraduna zerbitzuarekin koordinatuko da, desgaitasunak eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen premiei erantzuteko.
  • Arduradunak ikastegiko prestakuntza beharrak identifikatuko ditu eta prestakuntza eta sentsibilizazio jardueretan parte hartuko du.
  • Ikastegiko administrazio burua edo administratzaileak irisgarritasun beharrei erantzuna emateko zerbitzuarekin koordinatuko da.
  • Ikastegiko Auto zainketa Batzordeari zein neurri espezifiko behar diren ebakuaziorako ikasleak premia hau duenean.
Irudia

7 Zerbitzuko web ataria: tresna bliagarria

Gure web atarian zerbitzuari eta eduki desberdinari buruzko informazio baliagarria dago eskuragarri.

  • UPV/EHUren III. Inklusio Plana (2019-2022)
  •  Hezkuntza Premia Bereziak dituzten UPV/EHUko Ikasleei Aukera Berdintasuna Bermatzeko Arautegia
  • Irakasleentzako gida: Inklusioa UPV/EHUn
  • Desgaitasun datuak EHUn
  • Legislazioa eta Araudia
  • Unibertsitatea eta desgaitasunari buruzko dokumentazioa
  • Desgaitasunari buruzko estekak, elkarteak eta beste unibertsitateei buruzkoak

Desgaitasunari buruzko albisteak, ikastaroak eta desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleei zuzenduriko bekak argitaratzen dira.

Instagram eta Twitter  bidez gu jarraitu!

Irudia

8. Glosarioa

HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien  berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan.  Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.

*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat  lortuz.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.

*DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.

*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea  baimentzen du.

GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.

*Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152.

Irudia

9. Kontaktua eta kokapena

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

 

ARABA

Natalia Ortiz Blasco

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Komandante Izarduy kalea, 2

01006 Vitoria-Gasteiz

T: 94 501 4343
 

BIZKAIA

Leioa

Kepa González Antona

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko beheko aldea

Sarriena Auzoa, z/g

48940 Leioa

T: 94 601 2258

Bilbao

Itziar Zubiaur Kamiruaga

Larrako-Etxea. Agirre Lehendakaria, 81. 48015 Bilbo

T.  94 601 3709
 

GIPUZKOA

Ane Amondarain Rodríguez / Mamen López Lizarralde

Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gelategia)

Elhuyar Plaza, 1

20018 Donostia

T: 94 301 8137 / 5184

 

discap@ehu.eus

https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad

Irudia