Berriak

— 20 Items per Page
Showing 1 - 20 of 25 results.

Ekitaldiak

National Seminar

Estatuak Europar Batasunaren erreformen aurrean

When and where

04/10/2018 04/10/2018, 16:00 - 18:30

Description

Eguna: Urriak 4, osteguna.
Ordua: 16:00tik 18:30ra
Lekua: Bizkaia Aretoa (Arriaga gela). Abandoibarra.
Hizkuntza: ekitaldia GAZTELERAZ izango da.

Friedrich Ebert Fundazioak eta Alternativas Fundazioak, EhuGune eta EKAI Center-en laguntzarekin, lehen aldiz aurkeztuko dute Euskadin, Europar Batasunaren egoeraren gaineko Txostena. Zazpigarren edizio honetan, Batasunaren erreforma eta gakoak diren alor politiko batzuen aurrean (batasun ekonomikoa eta moneta batasuna, digitalizazioa, kanpo ekintza,, asiloa etab.) Estatuak nola kokatzen  diren aztertzen da bereziki. Hori dena aurkako testuinguru batean, nazionalismoaren berpizkundearen eraginpean. Txostenaren gomendio garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu ekitaldi honetan. Moneta Batasuna Europako gizarte oinarriarekin batera egungo testuingurua gainditu ahal izateko nola garatu behar den aztertuko dugu: paradisu fiskalak eta zergen ordainketaren saihestearen aurkako borroka oinarrizkoak dira, horrelako jokabideek ongizatearen gizartea urratu egiten duten neurrian.

 

Ordua Egitaraua
16:00 - 16:15

Harrera.

  • Joxerramon Bengoetxea (EhuGune).
  • Adrian Zelaia (EKAI Center).
16:15 - 17:00

Mahai-ingurua Europar Batasunaren Egoera 2018, VII.Txostenaren aurkezpena.

  • Diego López Garrido (Txostenaren Zuzendaria).
  • José Luis Escario (Txostenaren egilekidea).
  • Maria Pallares (Egitarauen Koordinatzailea. Friedrich-Ebert-Stiftung Madril).
17:00 - 17:30

Aurkezpenaren beste ikuspuntu bat.

  • Joxerramon Bengoetxea (EhuGune).
17:30 - 18:30 Eztabaida eta ekarpen eta galderentzako txanda.