Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena, Letren Fakultateko ikasle batek jasotako erasoa dela eta

First publication date: 05/12/2018

Joan den ostiralean, Arabako Campuseko inguruetan, Letren Fakultateko ikasle batek jasan zuen agresio basatiaren aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateak eraso hori erabateko irmotasunez kondenatzen du, bere elkartasun eta babes osoa adierazten dio pertsona kaltetuari eta susperraldi azkar bat opa dio. Bortizkeriak ez du tokirik unibertsitatean, ezta hemendik kanpo ere.