2022 Eztabaida eta oratoria ikastaroa
First publication date: 04/02/2022
Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak ADUEEEren laguntzarekin (Asociación de Debate de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Eztabaida Elkartea), unibertsitate-eztabaidako jarduerak garatzen ditu, ikasleengan eremu akademikoaz haragoko zeharkako gaitasunak sustatzeko.
- Alde horretatik, Eztabaida eta Oratoria ikastaroa antolatu da hiru campusetan.
- Data: otsailaren 16a eta 23a (16:00-18:00)
- Izena emateko epea: otsailaren 10era arte, formularioaren bidez.
- Horrez gain, Unibertsitateko Eztabaida Txapelketa egingo da. Horren helburua: G-9ko Unibertsitate arteko XII. Eztabaida Ligan gure unibertsitatea ordezkatuko duen taldea aukeratzea.
- Data: martxoaren 11
- Eztabaidatzeko gaia: COVID 19aren aurkako txertoa nahitaezkoa izan beharko luke?
- Laster argitaratuko da horri buruzko informazioa web-orrian.