Breadcrumb

Asset Publisher

Session

Musika eta pandemia aztergai UPV/EHUk antolatutako Kantatzen Duten Herriak (Vol. 4) jardunaldietan

Image

Bueltan da berriro KDH bere laugarren edizioan. Ponentzia gonbidatuak, mahai inguruak, komunikazioak, proposamen artistikoak eta musikalak, edota rap tailerrak izango ditugu berriro abenduaren 9tik 10era bitartean UPV/EHUko Bizkaiko campusean. Aurten, egoerak eskatuta, musika pandemia garaietan izango dugu aztergai nagusia; komunikazio akademikoak gehi mahai inguru bat izango dugu horren gainean, non Aitor Etxebarria eta Sara Zozaya musikariek, Andoni Iturbe Kultura Sailburuordeak, Fever aretoko arduraduna eta soziologoa den Adrian Medranok edo Naia Muñoz teknikariak hartuko duten parte. Horrez gain, beste gai batzuk, ere jorratuko dira, gorputzak, identitateak eta musikaren arteko harremanak kasu, eta hainbat komunikazio eta bi hizlari gonbidatuak izango ditugu gurekin, UCMko Héctor Fouce eta UOCko Roger Martínez Sanmartí irakasleak. Gogoetak musikaren bidez egingo eta sentitu ditugu, hainbat proposamen artistiko eta musikalen bidez. Jardunaldiak zuzenean, on line, jarraitu ahal izango dira. Zenbait ekitaldi, mahai ingurua, proposamen artistikoak eta rap tailerrak kasu, presentzialak izango badira ere.

 

www.ehu.eus/kdh


Zuzenean: https://eu.bbcollab.com/collab/ui/session/guest/9d8227377711493e8c00fcf120ff3230