UPV/EHUko ikasleen borondatezko praktikak kanpoko enpresa eta erakundeetan

UPV/EHUko ikasleen borondatezko praktikak edo hezkuntza lankidetza programak edo praktika hauek, euren izenak dioen bezala, borondatezkoak dira, hau da, ikasleak bere titulazioa lortzeko ez dira nahita ezkoak eta euren kudeaketa zuzenean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxetik eramaten da.

UPV/EHUko ikastetxe bakoitzean praktiketako arduradun bat dago, eta gehienetan zuzendaritza-taldeko kide izan ohi da, zenbaitetan beste teknikari edo AZPko langile bat izan badaiteke ere.

UPV/EHUk PRAKTIGES izeneko aplikazio informatikoa dauka programa hauen kudeaketa ONLINE egin ahal izateko. Duela gutxi aplikazio hori GAUR sisteman integratu du

PRAKTIGES

UPV/EHUko ikastetxe gehienetan praktikak ONLINE kudeatzen badituzte ere, badira bide hori jarraitzen ez dutenak, eta kasu horietan praktiken kudeaketa zuzenean ikastetxeko praktiketako arduradunak egiten du.

Informazio gehigarria

Seguro Cum Laude