Normativa de Gestión: Practicuma, praktika gidatuak eta gradu amaierako lanak

Graduko Ikasketen Gestiorako 2023-24 Ikasturteko Arautegia

VI. Kapitulua. Practicuma, praktikak Gidatuak eta Gradu Amaierako Lanak

PRACTICUMA, PRAKTIKA GIDATUAK ETA GRADU AMAIERAKO LANAK

Gradu Amaierako Lanetarako matrikula eta ebaluazio probarako  deialdiak

45. artikulua.

Practicuma, praktika gidatu edo integratuak, egonaldiak edo gradu amaierako lanak dira ikasleek lan mundua ezagutzeko unibertsitateko ikastegietan edo unibertsitatearekin hitzarmena duten guneetan egiten dituzten curriculumeko praktiken multzoa. Praktika horiek enborrekoak edo nahitaezkoak dira, hau da, ikasleak ezinbestez egin behar dituenak titulazioa lortzeko. Hori dela eta, unibertsitateak bermatu egin behar du ikasle guztiek horrelakoak egiteko aukera izatea.

Arautegi honetan xedatutakoaz gain, UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudiari eta Gradu Amaierako Lana Egin eta Defendatzeari buruzko Arautegiari jarraitu beharko zaie.

46. artikulua.

Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu Gradu Amaierako Lanerako matrikula aldiak eta lana aurkeztu eta defendatzeko datak. Ikastegiko plangintza egitean aintzat hartu beharko da ikasturteko egutegi akademikoa, bermatzeko azterketen aldi ofizial bakoitza amaitutakoan GRALen defentsarako epe bat egongo dela gutxienez. Era berean, ikastegi bakoitzak bermatuko du, bere arautegiaren bidez, epaimahaiak egongo direla bi hizkuntza ofizialetarako, hori guztia Gradu Amaierako Lana Egin eta Defendatzeari buruzko Arautegian ezarritakoari kalterik egiteke.

 

 

Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren laburpena, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren23an onartua eta 2023ko  martxoaren 10ean EHAAn argitaratua