Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Grado en Administración y Dirección de Empresas (ADE)

Nested Applications

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (Vitoria-Gasteiz) - Aurkezpena

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, zure enpresa proiektua martxan jartzen ikasiko duzu, enpresa edo erakunde bat kudeatzen, antolatzen eta zuzentzen. Prestakuntza osoa jasoko duzu, hainbat alorretan: ekoizpena, marketina, giza baliabideak, finantzak, kontabilitatea, etab. Den-denak funtsezkoak egungo ingurune ekonomiko, sozio-politiko eta teknologiko konplexu eta aldakorrera egokitzeko.

Garapen aukerak identifikatzen eta aurreikusten ikasiko duzu, zalantza egoeretan erabakiak hartzen, berrikuntza kudeatzen, pertsonak hautatzen eta motibatzen, eta emaitzak ebaluatzen.

Sarrikon aukera izango duzu aipamen edo ibilbide hauetan espezializatzeko: Merkataritza Zuzendaritza, Finantza Zuzendaritza, Zuzendaritza Orokorra eta Giza Baliabideak, Zerga Sistema, Kontabilitate Kudeaketa eta Finantza Arloko Informazioa, eta Enpresen Berrikuntza, Unibertsitatea-Enpresa prestakuntza dualeko ibilbideaz gainera.

Gipuzkoan, aipamen hauen artean aukeratu ahal izango duzu: Kontabilitatea eta bestelako Informazio Sistemak, Finantzak, Merkataritza Zuzendaritza, eta Pertsonak eta Berrikuntza, Unibertsitatea-Enpresa prestakuntza dualeko ibilbideaz gainera.

Azkenik, Araban, hiru aipamenak daude: Finantzak, Gizarte Arloko Kudeaketa Enpresan, eta Marketina.

Eta gainera, titulazio bikoitza lor daiteke.

XSL Content

Knowledge areas

Social Sciences and Law

Centre

Faculty of Economics and Business. Álava Department

Campus

Alava

Contact

eue.empresariales-vitoria@ehu.es

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

13,72 €

Pass mark

7,622 in ordinary exam session (2023/24)

Places available

110 places

Grado-fiscalidad-administracion-publica-Arrazoiak

Image

4 razones para elegir este grado

  • Serás capaz de desempeñar funciones de dirección, gestión y administración en empresas y en instituciones públicas y privadas
  • Tienes 3 itinerarios a elegir para especializarte en el ámbito que más te interese
  • Podrás realizar prácticas externas en importantes organizaciones e instituciones
  • Tendrás la oportunidad de completar tu formación con estancias en universidades de Europa, Canadá, EEUU, Asia…

 

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Enpresaren mundua eta errealitate ekonomikoa, soziala eta politikoa interesatzen bazaizkizu, jakin-nahia baduzu, pertsona ekintzailea eta dinamikoa bazara, analisirako, gogoetarako, sintesirako eta kritikarako gaitasuna baduzu, eta ulermenerako eta abstrakziorako erraztasuna, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua duzu aukerarik onena.

Image

Irteera profesionalak

Enpresa arloan, erantzukizuneko zereginetan:

  • Analisi ekonomikoa
  • Banka eta finantza zerbitzuak
  • Kontabilitatea eta ikuskaritza
  • Estrategia zuzendaritza
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
  • Ekonomia-finantza kudeaketa eta zerga arlokoa
  • Nazioarteratzea eta kanpoko merkataritza

Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu.

Administrazio publikoetan, tokikoetan zein estatumailakoetan (ogasuna, udaletxeak, eta abar).

Baita hezkuntza eta ikerketaren arloan ere.