Breadcrumb

título-doble-grado-farmacia-y-nutrición-humana

Doble Grado en Farmacia + Nutrición Humana y Dietética

Nested Applications

aurkezpena-farmazia-eta-giza-nutrizioko-gradu-bikoitza

Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradu Bikoitzeko ikasketak amaitzen dituztenek bi titulu ofizial edukiko dituzte eta ezagutzak izango dituzte sendagaiekin, elikadurarekin, nutrizioarekin eta dietetikarekin lotutako oinarrizko diziplinetan, eta, hala, osasun arloan estimu handiko bi lanbide horietan aritu ahalko dira.

Osasun arloko bi lanbide horiek osagarriak dira, farmazialariaren eta dietista nutrizionistaren gaitasunen arteko lotura estua dela eta. Bi titulazio horiek gai komunak dituztenez, sei mailaz osatutako ikasketa plana diseinatu ahal izan da, eta bi titulazioak egiteko beharrezko denbora optimizatu da.

Gradu bikoitz honek izaera esperimentala du ezaugarri nagusi, laborategiko praktikak irakaskuntzaren zati garrantzitsu baitira. Farmazia titulazioko kanpoko praktikak farmazia bulegoetan edo ospitaletako farmaziako zerbitzuetan egiten dira. Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradukoak, berriz, ospitale, taldeentzako sukaldaritza enpresa, gizarte ongizaterako zentro, hezkuntza zentro eta abarretan egiten dira, publikoetan nahiz pribatuetan. Praktika horiek aukera ematen diete ikasleei etorkizunean lan egingo duten errealitate profesionalarekin harremanetan jartzeko.

XSL Content

Knowledge areas

Health Sciences

Centre

Faculty of Pharmacy

Campus

Alava

Contact

secretariadealumnado.ff@ehu.eus

Duration

6 courses

Number of credits

410 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,92 €

Pass mark

12,132 in ordinary exam session (2023/24)

Places available

15 places

Web Content Display

razones-doble-grado-farmacia-y-nutrición-humana

Image

4 razones para elegir este grado

  • Conexión con el mundo profesional mediante prácticas obligatorias en centros tanto públicos como privados.
  • Formación integral para la promoción de la salud a través de la alimentación.
  • El grado te permitirá ejercer como profesional sanitario experto en el medicamento y te capacitará para la investigación científica.
  • Metodologías de formación avanzadas con prácticas de laboratorio desde primer curso.

profila-farmaziako-eta-giza-nutrizioko-gradu-bikoitza

Sarrera-profila

Sendagai, elikadura, nutrizio eta dietetika arloko profesional gisa pertsonen osasunean laguntzeko interesik baduzu, eta, gainera, biologian eta kimikan ezagutzarik baduzu, Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradu Bikoitzak bi lanbide sanitario horietan jarduteko gaituko zaitu.

Image

Irteera profesionalak

Gradu bikoitz honek hurrengo lanbideetara sartzeko aukera emango dizu:

  • Farmazia bulegoak
  • Ospitale prestakuntzako espezialitateak (BAFE)
  • Nutrizio klinikoa, nutrizio aholkularitza eta hezkuntza
  • Kudeaketa osasun administrazioan
  • Taldeentzako sukaldaritza
  • Analisi laborategiak
  • Banaketa farmazeutikoa
  • Farmazia, kimika eta elikagaien industria
  • Elikadura segurtasuna
  • Kirol nutrizioa eta beste kolektibo espezifiko batzuena
  • Irakaskuntza
  • Ikerkuntza: sektore farmazeutikoan, dietetika eta nutrizioan; bioteknologian, biomedikuntzan, kimikan, kosmetikan etab.