IBILI EHU asegurua

IBILI-EHU

UNIVERSIDAD DE PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO ZENBAIT KOLEKTIBOREN OSASUN LAGUNTZAKO ETA BIDAIAKO LAGUNTZAKO POLIZA

1. ASEGURU HAU KONTRATATU AHAL DUTEN TALDEA

  • UPV/EHUko ikasleak.
  • Estatuko zein atzerriko beste unibertsitate batzuetan matrikulatuta egonda, UPV/EHUra trukea egitera etortzen diren ikasleak.
  • Beste unibertsitate batzuetan matrikulatuta egonda, UPV/EHUren edozein ikasle egoitzatan edo Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian bizi diren ikasleak.
  • Atzerriko ikertzaileak.
  • Aldez aurretik UPV/EHUn matrikulatuta egon ez arren, harekin harremana duten beste kolektibo batzuk.

2. MODALITATEAK

 Espainako poliza: Jatorrizko herrialdetik UPV/EHUra joateko poliza sinatzen duten atzerritarrei zuzendua.
Atzerriko poliza: Arrazoi akademikoaengatik atzerrira joaten diren UPV/EHUn  matrikulatutako ikasleentzat, nazionalitate espainiarrekoak zein atzerrikoak izan

 

ESPAINAKO POLIZA PRIMAK
1.HILABETERA ARTE 103,69 €
3.HILABETERA ARTE 130,35 €
6.HILABETERA ARTE 173,80 €
9.HILABETERA ARTE 179,73 €
12.HILABETERA ARTE 184,66 €
   
ATZERRIKO POLIZA PRIMAK
1.HILABETERA ARTE 71,10 €
3. HILABETERA ARTE 86,90 €
6. HILABETERA ARTE 92,83 €
9. HILABETERA ARTE 103,69 €
12. HILABETERA ARTE 119,49 €

 

 

Informazio gehiago: 94 425 15 00 telefonoan

3. ESTALDURAK

Polizaren estaldurak handitzeko aukera dago

4. ESTALDURARIK GABEKO EREMU GEOGRAFIKOAK

Ezin dira aseguratu herrialde hauetarako bidaiak: Afganistan, Angola, Aruba, Azerbaijan, Bahrain, Bielorrusia, Burundi, Afrika Erdiko Errepublika, Txad, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Uharte Loriatsuak, Ginea Bissau, Iran, Irak, Ipar Korea, Libano, Liberia, Libia, Mali, Niger, Oman, Pakistan, Palestina (Gazako zerrenda), Palestina (Mendebaldea), Palestina, Papua-Ginea Berria, Ruanda, Sierra Leona, Somalia, Hego Sudan, Sudan, Siria, Tajikistan, Uganda, Ukraina, Yemen, Zimbabwe. Bestalde, ezin dira aseguratu, ezta ere, bidaia aseguratua hasi aurretik gatazka beliko eta/edo sozialean dauden herrialdeak.

5. KONTRATATU

kontratazioa esteka honen bidez egingo da.

6. PROTOKOLOA, ASEGURAREN KONTRATAZIOAN ERAGINIK IZANEZ GERO

Harremanetan jarri gertakariaren berri emateko, helbide elektroniko honen bidez:

booking.seguros@aon.es

7. BIDAIAREN AURREKO ETA EGONALDIKO GOMENDIOAK

  • Onarturiko polizaren ziurtagiria eramatea.
  • Laguntza-telefonoaren zenbakia mugikorrean edukitzea.
  • Ezbeharren bat gertatuz gero, ahalik eta azkarren deitu laguntza-telefonora, ahalik eta azkarren eta eraginkorrena izan dadin.
  • Ezbeharren bat gertatuz gero, senitartekoren bati edo konfiantzazko pertsonaren bati laguntzeko telefono-zenbakia ematea, aseguratuak parte hartu ezin duen kasuetarako.