Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Industria elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

Nested Applications

Industria elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua - Aurkezpena

Titulu honek Industria Elektronikaren Ingeniari Teknikoaren lanbiderako gaituko zaitu eta eremu honen aurrerabide teknologiko berrienetan trebatuko zaitu. Gai izango zara zirkuitu elektronikoak diseinatzeko, ekoizpen-prozesuen automatizazioa diseinatu eta garatzeko, instrumentazio elektronikoa diseinatzeko, eta industria prozesuetako kontrol-sistemak sortu eta analizatzeko.

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, gure herriko sektore estrategiko gehienetan presentzia eta aplikazioa duena, eta baita gure inguruan eragin handia duten arloetan ere: makina-erreminta, automobilgintza, aeronautika, robotika, mikroelektronika eta, oro har, Industry 4.0ko aurrerapenekin loturiko eremuetan.

Industria Elektronika eta Automatika beste arlo batzuetan ere aplika daiteke; adibidez, medikuntzan, nekazaritzan, merkantziak banatzeko prozesuetan, trafikoa kudeatzeko sistemetan, energia-ekoizpen eta -banaketan, etab.

Orobat, zure formazioa osatzeko, enpresa edo instituzioetan praktikak egiteko aukera izango duzu.

Gainera, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Alemaniako University of Applied Sciences Mittweida-rekin (HSMW), Alemanian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Gipuzkoa

Campus

Gipuzkoa

Contact

gie.idazkaritza@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Places available

105 places

Web Content Display

Grado-ingenieria-electronica-gipuzkoa-Arrazoiak

4 razones para elegir este grado

  • Estudiando este grado tendrás una gran diversidad de salidas profesionales.
  • Esta titulación tiene atribuciones profesionales legalmente reconocidas.
  • La demanda laboral en ingeniería electrónica industrial y automática es muy alta.
  • Dispone de amplias posibilidades tanto de cursar parte de los estudios en el extranjero, como de continuidad de los estudios una vez finalizado el grado.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Elektronikak eta gadget teknologikoek jakin-mina sortu badizute beti, eta ingurune honetan informatikako aplikazioak erabiltzea; robotikaren mundua, laugarren industria-iraultza, komunikazio alorra, domotika edo sistema automatikoak oso maite badituzu, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua aproposena da zuretzat.

Irteera profesionalak

Industria sektoreko arlo ugaritan: automobilgintza, siderurgia, energia, makina-erreminta, kimika, ingurumena, industria-produktuak, robotika, adimen artifiziala; baita ikerketa-zentro edo I+G+B sailetan, ondorengoen moduko eginkizunak burutzeko:

  • Edozein automatizazio- eta kontrol-sistemen diseinu, eratze, entsegu eta mantentzea
  • Sistema elektroniko txertatu eta potentzia-sistemen diseinu eta garapena

Ingeniaritza eta aholkularitza-enpresetan:

  • Proiektu eta balorazioen idazketa, sinatzea eta kudeaketa
  • Segurtasun- eta osasun-azterlanak
  • Ingurumen-eragina (eraginkortasun energetikoko azterlanak, sistemaren jasangarritasun maila handitzea)
  • Laneko arriskuen eta segurtasunaren arloko ikuskaritzak

Eta baita herri-administrazioan, irakaskuntzan eta ikerketan ere.