Breadcrumb

Sarrera-grado-ciencia-politica-y-gestion-publica-nuevo-plan

Grado en Ciencia Política y Gestión Pública (plan nuevo)

Nested Applications

politika-zientzia-eta-kudeaketa-publikoko-gradua-presentacion

Politikak pertsona guztien egunerokoa blaitzen du, haien interakzio pertsonal eta profesional bakoitza. Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduaren bidez, Administrazio Publikoaren egitura eta funtzionamendua ez ezik, Gobernuarenak eta Legebiltzarrarenak ere ezagutuko dituzu. Zure trebakuntzaren oinarria izango dira ideia politikoak eta haien jatorriak, gizarte mugimenduak, alderdi politikoak eta hauteskunde prozesuak. 

Arreta berezia jartzen da inguruko sistema politikoetan, albora utzi gabe Europako eta munduko erreferentziazko beste eredu batzuk. Gainera, graduak prestakuntza sendo bat emango dizu nazioarteko harremanetan.

Irakasgai instrumentalen bidez, ikerketa teknikak ezagutuko dituzu (inkestak, elkarrizketa sakonak, eztabaida taldeak), eta politika publikoen edo programa politikoen diseinua eta inplementazioa. Funtsezkoa zure etorkizuneko lanbidearentzat.

Titulazio honek Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak emandako Unibertsitate-Prestakuntza Dualaren Kalitate-Zigilua lortu du. Beraz, ibilbide duala egiteko aukera izango duzu.

Aukera izango duzu hiru aipamen edo ibilbide hauetako batean espezializatzeko: Analisi edo Consulting Politikoa, Analisi eta Kudeaketa Publikoa, edo Nazioarteko Harremanak.

XSL Content

Knowledge areas

Social Sciences and Law

Centre

Faculty of Social and Communication Sciences

Campus

Bizkaia

Contact

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

13,42 €

Pass mark

5 in extraordinary exam session (2022/23)

Places available

75 places

gradua-zientzia-politika-eta-kudeaketa-publikoa-liburuxka

Grado-ciencia-politica-gestion-publica-Arrazoiak

Image

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gizarteak hautabide politikoak eta konpromisozko erabakiak galdegiten ditu bere premiekiko. Gai izango zara horiek proposatzeko.
  • Hiru ibilbide izango dituzu espezializaziorako edo zeure ikasketa plana diseina dezakezu, irakasgaiak zeuk aukeratuta.
  • Gure gizartearen erakunde gakoen funtzionamendua ezagutuko duzu, esaterako Euskobarometroa, alderdi politikoak, sindikatuak eta udalak.
  • Lehenengo enpleguan hasi ahal izango zara Lehen Aukera, Global Trainning eta bestelako beken bidez.

politika-zientzia-eta-kudeaketa-publikoko-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Mundu globaleko gatazka sozial eta politikoek arduratzen bazaituzte, gaurkotasuna duten gai eta erronkak interesatzen bazaizkizu, gai politikoak eta herritarren partaidetza oso gustuko badituzu, eta, horrez gain, erakunde politikoek eta zure inguruko era munduko administrazio publikoak nola funtzionatzen duten ezagutu nahi baduzu, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan aurkituko duzu zure grina asetzeko leku egokia.

Image

Irteera profesionalak

Administrazio Publikoa Ingurunea:

  • Funtzio Publiko orokorra
  • Funtzio Publiko espezifikoak: Partaidetza, Berdintasun teknikaria
  • Tokiko garapeneko agenteak
  • Gizarte ikerketan diharduten enpresa pribatuak
  • Aholkularitza enpresak politika publikoen elaborazio, diseinu eta ebaluazioan

Analisi edo Consulting Politikoa:

  • Karrera Politikoa
  • Politika eta hauteskunde aholkularitza enpresei eta alderdi politikoei
  • Aholkulariak komunikazio edo irudi publikoan

Nazioarteko harremanak:

  • Karrera diplomatikora sartzeko oinarria
  • Nazioarteko erakundeetako aholkularitza eta kudeaketa
  • Funtzio Publikoa Europar Batasunean

Eta irakaskuntzan eta ikerkuntzan ere bai.