Breadcrumb

Asset Publisher

Session

Jardunaldia: PISA, bulo mediatikoak eta ebidentzia zientifikoak

2026ko urriaren 21ean, «PISA, bulo mediatikoak eta ebidentzia zientifikoak» jardunaldia egingo da EHUko Arabako Campusean (Vitoria-Gasteiz), Hezkuntza eta Kirol Fakultateak, Giltzarrik eta Adarra Pedagogi Erakundeak antolatuta.

Jardunaldiaren helburua hezkuntzari eta PISA ebaluazioen emaitzei buruzko eztabaida publikoan zabaltzen diren hainbat baieztapen aztertzea da, ebidentzia zientifikoetan eta ikerketen emaitzetan oinarrituta.

Topaketan, besteak beste, honako gai hauek landuko dira:

  • Pantailen erabilera: ebidentzia zientifikoek eta PISAko datuek pantailak hezkuntza-emaitzen arazoaren kausa nagusi gisa identifikatzen ez dituztela azalduko da.
  • Eleaniztasuna eta euskara: eleaniztasuna eta, bereziki, euskara ez direla hezkuntza-emaitza txarren eragile aztertuko da.
  • Maila sozioekonomikoa: hezkuntza-emaitzak azaltzeko faktore sozioekonomikoen inguruko interpretazioak eztabaidatuko dira.
  • Hezkuntza-jarduera eraginkorrak: testuinguru desberdinetan ikasleen emaitzak hobetzen laguntzen duten hezkuntza-jarduerak aurkeztuko dira.

Jardunaldiak hezkuntzari buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi ditu, datuetan eta ezagutza zientifikoan oinarritutako ikuspegitik.

Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Antolatzaileak: EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Giltzarri eta Adarra Pedagogi Erakundea.

Izen-ematea: Izena emateko formularioa

Informazio gehiago: Jardunaldiaren webgunea – Giltzarri