Cabecera

Menu Toggle site navigation

Presentación

Dekanotzaren agurra

Ongi etorri Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen webgunera. Bertan zure
prestakuntza prozesuan baliagarria izango zaizun informazioa topatu ahal izango
duzu: Unibertsitateko araudiekin lotutako alderdi orokorretatik abiatuta, izaera
zehatzagoa erakusten duten alderdietara abiatuko gara, hala nola ikastegiko
kudeaketa organoekin, ordutegiekin, ebaluazio proben egutegiekin, eta abarrekin.
Beraz, webgunea ondo informatuta egoteko zein gizarteari gure zereginaren berri
emateko ezinbesteko tresna da.


Fakultatea Arabako Campusean kokatuta dago, eta bi eraikin ditu: Hezkuntzako
Egoitza, campusean bertan kokatuta, eta Kiroleko Atala, Lasarteko Atean, 71
zenbakian kokatuta. Fakultatean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta
Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzietako Graduak eskaintzen dira. Hauez gain,
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Masterra eta Ariketa Fisikoa eta bizi
estilo osasuntsuak izeneko Unibertsitate espezializazioa ere eskaintzen dira.


Fakultateak, une hauetan, 155 irakasle, gehienak doktoreak, administrazio eta
zerbitzuetako 29 langile eta matrikulatutako 1570 ikasle ditu.


Prestakuntza jardueraz gain, ikerkuntza jarduera ere bada Fakultateko beste
ardatz estrategikoetako bat; horien bidez hezkuntza eta kirol arloetako
profesionalen prestakuntzan erreferentziazko ikastegia izan nahi dugu.
Gizartearekin dugun konpromisoari erantzuna emateko, lanean dihardugu hobetze
aldera. Horretarako, ezinbestekoa da Fakultateko partaide guztion partaidetza.


Gure proiektuaren partaide sentitzea nahi dugu, zuk zeuk ere Fakultatea egiten
baituzu. Zure autonomia era progresiboan lantzeko beharretik abiatuta,
prestakuntza prozesuan behar duzun laguntza eskaintzen saiatuko gara.


Dekanotzatik zure interesa estimatzen dugu: eskerrik asko eta ongi etorri!