Autopracticuma
Autopracticumeko aukera ezin izango da burutu GAURen agertzen diren zentroekin, zentro horiek jada praktika eskaintza egin dutelako. Beraz, horietako zentroren batean praktikak egin nahi izanez gero, GAURen bidezko aurrehautapena egin beharko duzu.
EHUko eskaintzaren zentroak_centros de la oferta UPV_EHU. (pdf, 114kb)
Salbuespenak salbuespen, praktiketako zentroarekin oso harreman estua izanez gero, ahal duzu kontsultatu ea Masterrari egin dioten eskaintzaz gain, zure espezialitateko plazarik eskaini ahal dizuten. Inola ere , ezin da publikoa den praktika plaza bat zentroarekin adostu.
Autopracticumak balidatuta izatekotan, lehentasuna izango du sei aukeren aurrean.
Autopracticuma aurkezteko jarraibideak:
- 1. "Autopracticumeko Orria.pdf" zentroaren dauekin beteta eta eskaneatuta bidali beharko diguzu zuzendaritzaren sinadura eta zigiluarekin helbide elektroniko honetara: hefa.bblhpraticum@ehu.eus
- 2. "II. Eranskina.doc: Praktiketako irakaslea-instruktore izateko eskabidea" praktikak tutorizatuko dizkizun pertsonak beteta eta sinatuta bidali beharko diguzu helbide elektroniko honetara: hefa.bblhpraticum@ehu.eus
- 3. GAUReko "Autopracticumeko" aukera bete beharko duzu.Bakarrik asterisko duten hutsuneak.
Autopracticumeko proposamena EZ da automatikoki aintzat hartuko. Aztertuko da eta onartzen bada balidatuko da.