HEFAren Graduak eta Gradu Bikoitza

HEFA Fakultateko Graduak eta Gradu bikoitza

Zer gaitasun eduki beharko dituzte etorkizuneko hezitzaileek?

Gure fakultatean irakasleak prestatzen ditugu nahitaezko hezkuntza maila guztietarako, hala Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako, nola Bigarren Hezkuntzarako, irakasleak izateko masterraren bidez.
Era berean, Gizarte Hezkuntzan, eskolaz kanpoko hezkuntza eta gizarte testuinguruetan jarduteko profesionalak gaitzen ditugu. Eta Pedagogian, berriz, hezkuntza/prestakuntza prozesuetako adituen formazioaz arduratzen gara, hezkuntza sistemetan, testuinguru sozio-kulturaletan eta enpresa edo erakundeetan lan egiteko. Hori dela eta, ikastegiak ikuspegi ezin hobea du hezkuntza sistemaren eta bizitza osoko formazioaren erronken analisia egiteko eta erantzunak emateko.
Gainera, gure ikastegian, hezkuntzak beste bi arlorekin egiten du bat: Filosofia eta Antropologia. Biek ere pentsamendu kritikoa bultzatzen dute, zeina ezinbestekoa baita gauzak zalantzan jartzeko eta gure gizartea eredu zuzenago baterantz eramateko. Gure gizarte konpromisoa saihestezina da, eta bereziki zaintzen ditugu euskal kultura eta hizkuntza.

Gradu bikoitza: Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza

Nested Applications

Web Content Display

Web Content Display

Nested Applications

Web Content Display

Web Content Display

Web Content Display