master_Plaza berrestea

Plaza erreserbatzea

Behin onartuta, ikasleak, jasotako mezu elektronikoaren jarraibideak betez, plaza erreserbatu beharko du.

Plaza erreserbatzeko, matrikularen aurrerakin gisa finkatutako zenbatekoa ordaindu beharko du, esperimentaltasun indizea 3 duten Unibertsitate Masterren prezio publikoaren %15ari dagokiona, hau da, gutxi gorabehera 300 euro. Plaza erreserba gisa ordaindutako zenbatekoa matrikularen zenbateko osotik kenduko da eta ordainketa hori egin ezean, egindako plazaren erreserba galduko da. Plaza erreserbatu eta gero matrikula formalizatzen ez bada, matrikula ez formalizatzeko arrazoia azkenean sartzeko eta/edo onartzeko baldintzak ez betetzea denean izan ezik.

Plazaren erreserba ondorengo epeetan egin behar da:

  1. Izen-emate 1. epea.
    • 1. Adjudikazioa - maiatzaren 11tik 13ra.
    • 2. Adjudikazioa - maiatzaren 19tik 21era – baldin eta plaza librerik badago.
  2. Izen-emate 2. epea.
    • 1. Adjudikazioa: ekainaren 24tik 26ra (plaza libreak egonez gero edo itxaron zerrenda laburra bada).
    • 2. Adjudikazioa: uztailaren 2tik 6ra (plaza libreak egonez gero edo itxaron zerrenda laburra bada).
  3. Izen-emate 3. epea.
    • Uztailaren 21etik 23ra (plaza libreak egonez gero edo itxaron zerrenda laburra bada).

Plazaren erreserba ONLINE ere egingo da, izena ematerako erabilitako aplikazio berean (Sarbidea).

GARRANTZITSUA:
Plaza erreserba EZ da Internet Explorer nabigatzailetik egin behar.

Informazio gehiago