Lehen Hezkunta Gradutik PEDAGOGÍA Gradurako Sarbidea
Jakinarazten dizuegu Lehen Hezkuntza graduatutako ikasleek aukera dutela bigarren gradu bat lortzeko, UPV/EHUko Pedagogia Gradua, baldin eta bi ikasturtetan 90 ECTS kreditu egiten badituzte.
Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzak aipatutako bigarren titulua lortzea ahalbidetzen duten akordioak onartu ditu.
10 plazako eskaintza.
- Izen-ematea 2026ko uztailaren 7tik 10era: eskaera-inprimakia.
- Matrikula: zehazteke.
Onartuta duten ikasleei idazkaritzak hitzordua email bidez emango die matrikula egiteko.
Lehenengo matrikulazio epearen ostean plazarik geratuko balitz, bigarren matrikulazio epea irekiko litzateke, itxaron zerrendan dauden pertsonei deituta. - Akordio honetarako kreditu aitorpen-taula
- Lehentasuna UPV/EHUKO tituludunak
- Kanpoan geratuko dira Lizentziatura titulua eskuratu zutenak.
- E-maila: hefa.idazkaritza@ehu.eus