ENTZUTE-SAREA-Laguntza akademikoa

Laguntza akademikorako baliabideak

Ikasleak eskura dituen zerbitzu, programa eta laguntza espezifikoak dira, gai akademikoei zein enplegagarritasunari buruzko orientazioa eta informazio ematen dutenak.

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

Desgaitasun, nahasmendu edo gaixotasun baten ondorioz hezkuntza premia bereziak dituen ikasle bat bazara, harremanetan jar zaitezke gure zerbitzuarekin, unibertsitateko ikasketak egiteko dauden baliabide eta laguntzei buruzko orientazioa eta informazioa jasotzeko.

Ikasleentzako Argibide Zerbitzua

Graduko ikasketei buruzko informazioa eta argibideak behar badituzu, gure laguntza eska dezakezu gai hauetarako, besteak beste: ikasketak aukeratzea, espedientea lekuz aldatzea, arautegiak, baliozkotzeak edo graduondokoak.

Enplegu guneak

Enpleguaren arloan UPV/EHUn zein unibertsitatetik kanpo dauden aukerei buruzko laguntza behar baduzu, harremanetan jarriko zaitugu hiru campusetan ditugun enplegu guneekin.

UPV/EHUko goi mailako eta errendimendu handiko kirolariak

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria bazara, jar zaitez harremanetan gurekin eta azalduko dizugu nola egin bateragarri zure kirol jarduera eta unibertsitateko ikasketak.

Unibertsitatean ikasten jarraitzea

Ezustean sortutako arrazoiak direla eta, ikasten ez jarraitzea erabakitzen baduzu, matrikula baliogabetu ahal izango duzu urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen, eta berriz egin ahal izango duzu hurrengo urtean, inolako zigorrik gabe (Graduko Ikasketetan Jarraitzeko Arauak, 7. artikulua).