Eskaera egin ahal izateko EHU erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzea beharrezkoa da (EGELA edo GAURekoak).
2025/2026 ikasturteko matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten EHUko ikasleentzako bueltatu-beharreko laguntzak
Laguntza eskatu ahal izango dute EHUn graduko ikasketetan edo unibertsitate masterretan 2026-2027 kasturtean matrikulatuko diren ikasleek eta 205-2026 ikasturtean ikasketak bukatuko dituzten ikasle guztiek.
Eskaria egin ahal izango dute, betiere, ikasturtea hasi ondoren bat-batean sortu bazaie arazo ekonomikoren bat edo, unibertsitate ikasketak hasi ondoren, denboran zehar dirauten arazo ekonomikoak badituzte, eta 2025-2026 ikasturtean bekarik edo ikasketetarako laguntzarik eskuratu ez badute.
Laguntza bueltatzeko bi bide daude: dirutan edo, kasu jakin batzuetan, emandako laguntzaren zati bat dirutan bueltatu ahal izango du ikasleak eta, beste zati bat, erakundearekiko edo unibertsitateko kideekiko lankidetza jardueren bidez. Jarduera hauek ez dute inola ere ordezkatuko ordaindutako zerbitzu profesionalik.