Breadcrumb

Asset Publisher

Etenaldi instituzionala - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Euskal Herriko Unibertsitatearen Berdintasunerako Zuzendaritzak Emakumeen Nazioarteko Eguna babestu nahi du elkarretaratze baten bidez, eta aurtengo leloa aurkeztu "Batera sarea gara". Hala, unibertsitateko komunitate osoari deia luzatu dio Gasteizen, Donostian eta Leioan egitekoak diren elkarretaratzeetan nahiz gainerako zentroetan deitu daitezkeenetan.

Aurreikusitako elkarretaratzeak, 15 minutukoak, 11:00etatik 11:15era egingo dira: Donostian, eguraldi onarekin, Miguel de Unamuno parkean egingo da, Informatika Fakultateari begira.