Breadcrumb

Asset Publisher

IKD GAZtE borondatezko praktika ordainduak egiteko deialdia

First publication date: 26/10/2017

Image

EHUko Hezkuntza Laguntzarako Zerbitzuaren barne dagoen IKDGAZtE Proiektuak borondatezko praktika ordainduak aurrera eramateko deialdia  egin du.

IKD Kidek gradu ezberdinetako 10 ikaslez osatutako talde eragilea osatuko dute. Talde lanean arituz Ekimen Sena lantzeko Moduluaren eragileak izatea izango da euren helburu nagusia. Gainera, IKD Gazte Proiektuaren difusioan parte hartuko dute.

Praktiken iraupena 2017ko Azaroaren 14tik 2018ko Ekainaren hasierartekoa da. Ikasleei astean 12 ordutako inplikazioa eskatzen zaie: 8 ordu presentzial eta 4 ordu ez presentzialak.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

  • 120 ECTS gaindituak izatea
  • Euskara maila altua izatea
  • Astearte eta ostegun arratsaldeak libre izatea

Nola eman dezakezu izena? ikdgazte@ehu.eus  helbidera zure curriculuma bidaliz:

  • Gaia: "IKD Kiden Hautaketa / Seleción de IKD Kides"
  • Izena emateko epea: 2017eko urriaren 31 arte
  • Elkarrizketak: 2017ko azaroaren 6an goizean, euskaraz (Hitzorduak  aurrezehaztuko ditugu)