GRADO-TRABAJO-SOCIAL-Cabecera

Gizarte Langintzako Gradua

AVISOS-SECCION

Ikasleentzako eta pertsonalentzako oharrak

ORRI HONETAN AGERTZEN DEN IRAGARKI ORO, SOILIK EUSKARAZ EMATEN DEN IRAKASKUNTZARI DAGOKIO. HALABER, BESTE IRAGARKI BATZUK ARGITARATUKO DIRA

UDAKO IKASTAROA UPV/EHU_GAINBEGIRAKETA

Atsegin handiz jakinarazten dizuegu Gainbegiratzearen eraikuntza eta berreraikuntza: IAPS eredua izeneko Udako Ikastaroari buruz, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bere 43. edizioan antolatutakoa. Ikastaroaren helburua da gainbegiratzera hurbilketa bat egitea eta IAPS gainbegiratze-ereduak markatutako mugarri desberdinak ezagutaraztea.

Ekainaren 7an egingo da, Arabako Campusean (Vitoria-Gasteiz), eta online jarraitu ahal izango da zuzenean. 

Izena emateko epea zabalik dago.

Informazio-diptikoa (pdf, 664 kb)

Informazio gehigarrria: https://www.uik.eus/eu/jarduera/construccion-reconstruccion-supervision-modelo-iaps

 

GIZARTE-EKINTZAKO TESTUINGURUETAN GAINBEGIRATZEA graduondoko, 3. edizioa (UPV/EHU 2024-25)

Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHU, aurreko edizioetako emaitza onak ikusita, GIZARTE-EKINTZAKO TESTUINGURUETAN GAINBEGIRATZEA graduondoko 3. edizioa ematea onartu du 2024-25 ikasturterako. Edizio berri honetan, osorik online edo modalitate erdipresentzialean egiteko aukera dago. 

Izena emateko epea zabalik dago.

Informazio-dokumentua (pdf, 1,3 Mb)

https://www.ehu.eus/eu/web/graduondokoak/experto-universidad-supervision-contextos-accion-social

 

i3 GAZtE programaren deialdi berria

i3 GAZtE Programaren deialdi berria argitaratu da.

Jarraipena eta prestakuntza emateaz gain, 2.000 euroraino hornitzen dira erakunde/enpresa batekin lankidetzan egiten diren Gradu Amaierako Lanak edo Master Amaierako Lanak.

Animatu! Gizarte Langintzako gure ikasleek esperientzia oso positiboa izan dute beste deialdi batzuetan

GARAPENERAKO UNIBERTSITATE LANKIDETZARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA (12. EDIZIOA)

  • Norentzat: Garapenerako Unibertsitate Lankidetzan hasi nahi duten UPV/EHU graduko ikasleentzat.
  • Iraupena: 6 aste. 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)
  • Noiz emango den: 2024ko otsailaren 12tik martxoaren 22ra arte.
  • Izena emateko epea: 2024ko urtarrilaren 18tik otsailaren 7ra arte.
  • Modalitatea: Online. eGelapi (https://egelapi.ehu.eus/) plataforma birtualaren bidez.

Ikasle kopuru mugatua dago (50 lagun)

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aurretiko Hitzordua

Internet bidez egin ezin dituzun izapideetarako, aurretiko hitzordua eskatzeko Zerbitzua eskaintzen dizugu.

Eskatu aurreko hitzordua zerbitzu hauetan egin beharreko izapideetarako:

Practicum, GRAL eta Lan Arlora Igarotzeko Bekak, Idazkaritzako izapideak eta mugikortasun programak.

Helbidea: https://aurretiko-hitzordua.ehu.eus/hasiera/?l=2&q=30

Image

 ------------------------