Cabecera

Menu Toggle site navigation

Breadcrumb

Itzulpengintza eta Interpretazioa

Mikrofonoa

Itzulpengintza eta Interpretazioa Gradurako Sarrera

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi nahi baduzu, hemen duzu sarrera frogei buruzko informazioa.

Non: Letren Fakultatean

Itzulpengintza eta interpretazio sarrera frogak

AZTERKETA GARAIAN IKASTEKO GELEN IREKIERA

Ikasketarako ikasgelen ordutegia (PDF)

AZTERKETA GARAIAN IKASTEKO GELEN IREKIERA

Ikasketarako ikasgelen ordutegia (PDF)

Nested Applications

Fakultateko aurkezpen bideoa

Contenido 5 - Artículo destacado pestaña

Nested Applications

Prebentzioa eta Larrialdiak

Contenido 4 - Artículo destacado pestaña

Contenido 3 - Artículo destacado pestaña

Asset Publisher

Errusiako historia zinemaren bidez, 3 aro - 3 film (Session)

When and where

20/04/2021

Description

 

ERRUSIAKO ZINEMARI BURUZKO ZIKLOA

Errusiako historia zinemaren bidez, 3 aro – 3 film

Apirilaren 20tik maiatzaren 4ra

Zinema zikloan zehar hiru film ikusiko ditugu, Errusiako historiaren hiru garai deskribatuko dizkigutenak: Errusiako Iraultzaren eta Sobietar Batasunaren garaia, 90eko hamarkada “basatiaren” garaia eta 2000-2020 bitarteko Errusia garaikidearen garaia. Errusiako historiaren garai bakoitzeko testuinguruari eta ezaugarriei buruz hitz egingo dugu, bai eta zinematografoaren berezitasunei eta garai hartako zinemako gai eta pertsona garrantzitsuenei buruz ere.

Errusiako zinemari buruzko bi hitzaldi egingo dira: bata Kepa Sojorena (euskal eta espainiar zinema zuzendaria eta gidoilaria eta UPV/EHUko irakasle-doktorea), eta bestea Anastasia Lavréntyevarena (errusierako irakasle-doktorea UPV/EHUn).

Maiatzaren 4an, proiekzioak egiten direnean, eztabaidan parte hartu ahalko da; ikusle guztiek izango dute aukera iritzia emateko, Errusiako historiari eta zinemari buruz eztabaidatzeko, eta zinema ziklo horren gaiak komentatzeko.

Zuen zain gaude!

Ongi etorri! Добро пожаловать!

 

Proiekzioak:

 

- Apirilaren 20an (asteartea), 19:00etan

Errusiako Iraultzaren garaia

Собачье сердце / Txakur bihotza, 1988 (Lektoretzen zinema zikloaren barruan).

https://eu.bbcollab.com/guest/d0a886a9b1834c53a0ca2e9398405ead

 

- Apirilaren 27an (asteartea), 11:00etan eta 19:00etan

90eko hamarkadaren garaia

Сёстры / Ahizpak, 2001

Anastasia Lavréntyevaren hitzaldia

https://eu.bbcollab.com/guest/a2d0dc8e4ddf45f49cd224fb39d434ba

 

- Maiatzaren 4an (asteartea), 11:00etan eta 18:00etan

Kepa Sojoren hitzaldia

Errusia garaikidearen garaia:

Аритмия / Arritmia, 2017

Zinema zikloko gaiei buruzko eztabaida

https://eu.bbcollab.com/guest/12fe22c915ba48cb89644108e70f414c
 

 

 

Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan daude, gaztelaniazko azpitituluekin.

Errusierako lektoretzak antolatu eta UPV/EHUko Letren Fakultateak eta Arabako Campuseko Errektoreordetzak babestu dute.