Breadcrumb

presentacion-master-europa-mundo-atlantico

Masterraren gakoak

Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea unibertsitate arteko masterra ofiziala da, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua garatzeko ildoekin bat diseinatua, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Valladolideko Unibertsitatearen artean eskaintzen da. Masterrak goi mailako eta diziplina anitzeko prestakuntza espezializatua ematen du, bereziki doktorego aurreko ikerkuntzara bideratua. Historiako, Artearen Historiako, Giza Zientzietako edo antzeko beste alor batzuetako gradu (edo lizentziatura) titulua izanez gero egin daiteke masterra.

Masterraren programan, nahitaezko irakasgai metodologiko-instrumentalak eta hautazko irakasgaiak ematen dira, ikasleek askotariko esparruak ikas ditzaten (Erdi Aroaren Historia eta Arkeologia, Aro Berriaren Historia, Amerikaren Historia, Gizartearen eta Mentalitateen Historia, Historia Ekonomikoa, Artearen Historia, etab.). Programak etekina ateratzen die masterreko irakasleak partaide dituzten ikertaldeen jarduera zientifikoei, eta bereziki azpimarratzen ditu Europako gizarteen gune fisiko eta humanoen eraketa eta garapena, eta behe Erdi Aroko mendeetatik Aro Garaikidearen hasierara arte Mundu Atlantikoan gertatu ziren kultura trukeak eta transferentziak.

XSL Content

Places available

40

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

1.600 €

National interuniversity

University of the Basque Country: Faculty of Arts

Instituto Universitario de Historia Simancas

Contact

Person in charge of the Master :
BAZAN DIAZ, IÑAKI

Secretariat :
DEL CORRAL, VANESA

945013410

4razones-master-europa-mundo-atlantico

Image

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Unibertsitate artekoa da, eta horrek aukera ematen du espezialitate ugari ikasteko hautazko irakasgaien bidez.
  • Ikertalde finkatuei lotuta dago.
  • Ikerkuntzara bideratuta dago.
  • Izen handiko irakasle gonbidatuek aparteko ikastaroak ematen dituzte.

participantes-master-europa-mundo-atlantico

Participating Universities

Instituto Universitario de Historia Simancas, Universidad de Valladolid

salidas-master-europa-mundo-atlantico

Irteera profesionalak

Masterraren helburu nagusia ikerkuntzaren arloko prestakuntza ematea da. Masterra gainditzen duten ikasleak gai izango dira Historiako ikertzaile gisa jarduteko.

Horrekin batera, masterrean jasotzen duten goi mailako prestakuntzari esker, ikasleek lan aukera hauek izan ditzakete:

  • Historiako irakaskuntza, erdi eta goi mailetan.
  • Dokumentazioaren eta artxiboen kudeaketa.
  • Ondare historiko material, immaterial eta dokumentalarekin lotutako komunikazio eta dinamizazio kulturaleko enpresak.
  • Aholkularitza kulturala.

XSL Content

Suggestions and requests