Breadcrumb

presentacion-master-globalizacion-procesos-sociales-politicas-economicas

Masterraren gakoak

Jarduera ekonomikoen globalizazio prozesuak, ideologia eta teknologia arrazoiek bultzatuta, nabarmen eraldatu ditu gizarte errealitatea eta esku hartzeko mekanismoen eraginkortasun potentziala.

Master honek ibilbide zehatz bat egitea proposatzen du, esku hartzeko eremuetan barrena, arlo hauetan: teknologia, finantza, merkataritza, industria, gizarte babesa, ingurumena edo lana. Eta gizarte prozesuetarako nahiz testuinguru berriari datxezkion ekonomi politikak abiarazteko, globalizazio prozesuak izandako inplikazioetan sakonduko da.

Hainbat testuinguru instituzionaletarako diseinatutako programa bat denez, adi-adi ibiliko da ikuspegi analitikoa baliatuko da batez ere garapen bidean dauden herrialdeetako errealitate sozioekonomikoa eta instituzionala ikertzerakoan, eta, modu espezifikoago batean, Latinoamerikako herrialdeak ekonomia globalera sartzeko ekonomi arazoa ikertzerakoan, eta arazo espezifikoak interpretatuko dira dagozkien neurri egokiak hartzeko.

Gainera, ikerketa ekonomikoa, politikoa eta soziala egiteko beharrezkoak diren gaitasunak erdietsiko dira, baliagarria izanik titulua ezartzen duten herrialdeentzat, UPV/EHUren “Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak” doktorego programarako sarbide zuzena ematen baitu.

Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez eskaintzen da.

XSL Content

Places available

40

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

Universidad Autónoma de Santo Domingo (Dominican Republic)

Contact

Person in charge of the Master :
BILBAO UBILLOS, JAVIER

Secretariat :
ZAPIRAIN LIZARRIBAR, IRENE

943 01 5749

4razones-master-globalizacion-procesos-sociales-politicas-economicas

Image

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Europako 13 erakundetako irakasle-ikertzaile adituak masterraren hainbat arlotan.
  • Aurrez aurreko prestakuntza Latinoamerikako herrialdeetan.
  • Ikasteko ordutegia bateragarria izango da lan arduraldiarekin.
  • Lagunduko duzu globalizazioaren gainean gogoeta kritiko bat sortzen eta arazo sozial eta ekonomiko garrantzitsuenei konponbide alternatiboak aurkitzen.
  • Doktoregorako sarbidea.

participantes-master-globalizacion-procesos-sociales-politicas-economicas

Unibertsitate partaideak

UAC Universidad de Aconcagua
Universidad Autónoma de Santo Domingo
Universidad Interamericana de Puerto Rico

salidas-master-globalizacion-procesos-sociales-politicas-economicas

Irteera profesionalak

  • Ikerketa zentroak
  • Irakaskuntza akademikoa eta ez-akademikoa
  • Nazioarteko lankidetzarako erakundeetako langile.
  • Izaera ekonomiko eta sozialeko erakunde publiko eta pribatuetako langile.

XSL Content

Suggestions and requests