Matrikulatu
Ez da nahitaezkoa lehendik unibertsitate titulurik izatea mikrokredentzialak egiteko; berdin egin ditzakete ikasleek, aktiboan dauden profesionalek, lan bila dabiltzan pertsonek, edo, beste barik, bere jakintza handitu eta curriculuma hobetu nahi duen edonork. Izan ere, prestakuntza ibilbide pertsonalizatua sortzeko aukera ematen dute. Dena den, mikrokredentzial bakoitzaren zuzendaritza akademikoak erabakiko du formakuntzan izena emateko tituluren bat beharrezkoa den, eta hala izatekotan, mikrokredentzial bakoitzaren fitxan agertuko da.
Enpresek, erakunde sozialek edo administrazio publikoek eskatzen dituzten mikrokredentzialen kasuan, neurriak hartuko dira ikasleek baterako matrikula egin dezaten errazteko.
Matrikula egiteko gida:
Matrikula egiteko diru sarrera egin behar da ondorengo kontu zenbakian. Zenbateko osoa matrikula gehi, hala dagokionean, asegurua izango da (ikusi zenbatekoa kasuan kasuko prestakuntzaren “matrikularen prezioa” atalean).
KUTXABANK kontu zkia.: 20950292923239008657
IBAN KODEA:
ES8820950292923239008657
SWIFT edo BIC KODEA: BASKES2BXXX,
Ordainketa egiterakoan, jarri izen-abizenak eta mikrokredentzialaren izena. Matrikula ordaindu aurretik, jarri harremanetan mikrokredentzialaren zuzendaritza akademikoarekin (harremanetarako datuak ikastaroaren fitxan dituzu, web orrian).
Nahitaezko asegurua: EHU ikasle
Ikasle guztiek nahitaez ordaindu behar dute asegurua eta matrikula egitean ordaintzen da. Gainerako titulazioetan bezala, mikrokredentzialetan 4 € da asegurua; hala ere, ikasturte berean EHUko beste titulazio batean matrikulatuta bazaude, ez duzu ordaindu beharko.
Informazio zabalagoa: https://www.ehu.eus/eu/web/kontratazioa/ehu-ikasle-asegurua