Breadcrumb

Asset Publisher

ERASMUS+ Irakaskuntzarako mugikortasun programak goi-mailako ikasketa-erakundeetan irakaskuntza-egonaldiak egiteko aukera ematen dizu atzerrian.

Matías Agustín Santa María durante la charla en la Facultad de Medicina y Enfermería de la UPV/EHU

Programa honen helburua da Erasmus+ programan ezarritako diru-laguntzak ematea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileei (IRI), nazioarteko irakaskuntza-egonaldiak egin ditzaten.

Onuren artean daude, garapen profesional eta pertsonalerako aukerak ematea, hirugarren hizkuntza batean hizkuntza-gaitasuna hobetzea, irakaskuntza-metodologietako esperientzien trukea sustatzea, edo Unibertsitateei laguntzea eskaintzen dituzten ikasketen irismena eta edukia zabaltzen eta aberasten, besteak beste.

Ana Belén Fraile Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak,  (Leioako Erizaintza Saila) ikasturte honetan prestakuntza eta irakaskuntzako Erasmus+ egonaldi konbinatua egin zuen La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP), Argentinan. Mugikortasun horrek esperientzia oso positiboa eta aberasgarria ekarri dio, bai ikuspegi profesionaletik, bai pertsonaletik ere.

Ana Belén irakasleak kontatzen zigun nola iritsi zenetik ezagutza berriak eskuratu ahal izan zituen.

“Nire iritsieran, “General San Martín” Ospitale Orokor Interzonaleko gimnasioa osatzen duen diziplina anitzeko talde batean integratu nintzen. Bertan, ariketa fisikoaren bidezko prebentzioaren ikuspegi berritzaileak ezagutu ahal izan nituen. Era berean, zahartzearen osasungarritasunaz eta adinkeriari buruzko hitzaldiak eman nituen ikasleei eta osasun-profesionalei zuzenduta. Egonaldian zehar, hainbat bilera izan nituen erakunde hartzaileko arduradun akademikoekin eta irakasleekin, eta horrek bi aldeon arteko komunikazio-bide bat ireki du, gaur egun oraindik ere zabalik jarraitzen duena.”

Ana Belenek oso positibotzat jo zuen esperientzia horrek eman diona.

“Esperientzia aberasgarria izan da bai maila pertsonalean bai irakaskuntzaren ikuspegitik. Metodologia eta kultura ikuspegi berriak ezagutzeko aukera eman dit, eta harreman iraunkorrak ezarri ditut hango irakaslegoarekin. Etorkizunean lankidetza berriak sortzeko esperantza dugu.”

Bestalde, Matías Agustín Santa María, Plata Unibertsitate Nazionaleko irakasleak, ariketaren fisiologian aditua dena, unibertsitateen artean egonaldi horiei esker sortzen diren loturak azpimarratu ditu.

“UPV/EHUren eta La Platako Unibertsitate Nazionalaren arteko nazioarteko loturak sendotu eta sakontzeko aukera izan dut, helburu nagusi gisa elkarrekin etorkizuneko lan-ildoak eraikitzea, irakaskuntza maila ezberdinetan lankidetzan aritzea eta bi erakundeen arteko ezagutza aberasteko ikerketa bateratuak bultzatzea izanik. Mugikortasun honen balio erantsia adineko pertsonen ariketa fisikoaren arloan dudan ezagutza sakontzean eta UPV/EHUn arlo honetan egiten diren ikerketak eta AgeingOn taldeko lankidetza ezagutzeko aukeran datza”

“Egonaldi hauek oso aberasgarriak dira irakaskuntza eta ikerketa lanarekin konprometituta dagoen edozein profesionalentzat. Nire espezialitate-eremuan, UPV/EHU ibilbide luzea duen erakundea da zientzia ezagutza ikertu eta zabaltzen, eta horrek balio erantsi berezia ematen dio egonaldi honi.”

ERASMUS+ Irakaskuntzarako mugikortasun programan gainera irakaskuntza prestakuntzarekin konbina daiteke, adibidez, Erasmus+ Staff Weeks jardueretan edo ikasketa-behaketan parte hartuz.

 

Irakasle bazara hemen informazio gehiago daukazu: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/erasmus-irakaskuntzarako-mugikortasuna

Edo idatzi helbide honetara: staff.internacional@ehu.eu