Erasmus+ Irakaskuntzarako Mugikortasuna edo Konbinatua (IRI)

Erasmus+ Irakaskuntzarako Mugikortasuna edo Konbinatua (IRI)

Erasmus+ Irakaskuntzarako mugikortasunaren xedea da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaileei (IRI) laguntza ekonomikoak ematea, 2026/2027 ikasturtean Erasmus+ programari atxikitako goi-mailako hezkuntzako erakundeetan irakaskuntza emateko, bai irakaskuntza hutseko modalitatean, bai modalitate konbinatuan (irakaskuntza eta prestakuntza).

Ekintza honek honako helburu hauek lortu nahi ditu:

  • EHUko irakasle eta ikertzaileei garapen profesionalerako eta pertsonalerako aukerak eskaintzea.
  • Esperientzien trukea eta irakaskuntza-metodologien arloko berrikuntza sustatzea.
  • Unibertsitateak eskaintzen dituen ikastaroen irismena eta edukia zabaltzera eta aberastera bultzatzea.
  • Helmugako unibertsitateetako mugikortasun-ekintzetan parte hartu ezin duten ikasleei beste herrialde batzuetako irakasleen ezagutzetatik onura ateratzeko aukera ematea.
  • Hirugarren hizkuntza batean irakastearen bidez hizkuntza-gaitasuna hobetzea.

Irakaskuntza-xedea duen mugikortasunaldi batek irakaskuntza eta prestakuntza-jarduerak uztar ditzake. Modalitate konbinatu horren bidez, EHUko irakasle eta ikertzaileek, dagozkien irakaskuntza-orduak emateaz gain, hautatutako goi-mailako hezkuntzako erakunde berean prestakuntza-jarduera batean parte hartu ahal izango dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: nazioartekoak.staff@ehu.eus.