UPV/EHUko Entzute eta Erantzute Sarea saritua
First publication date: 27/05/2025
UPV/EHUko ikastegien Entzute eta Erantzute Sareak Espainiako unibertsitateetako Unibertsitateko Informazio eta Orientazio Zerbitzuen (SIOU) XXV. topaketetan 2025eko Jardunbide Egokien lehen saria lortu du.
Sarea osatzen dugun ikastegietako erreferente eta laguntzaile guztiek — irakasleek, TEKAZEL-ek eta ikasleek — erakusten ari garen konpromisoari eta dedikazioari esker lortu da aitorpen hau. Jarrai dezagun funtsezko lana egiten ikasleei arreta emateko, bereziki egoera zaurgarrian daudenei.
Zorionak eta eskerrik asko Entzute Sarean parte hartzegatik!