Matrikula 1. maila: Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Erizaintzako Gradua (Leioa)
Matrikula arrunta egiteko:
- Karnet argazkia (atzeko aladean izen-abizenak idatzita)
- NANaren fotokopia
- Datu estadistikoen inprimakia
- Bankuko domiziliazioaren inprimakia
- Jarrera etiko eta zintzoarekiko konpromezu adierazpena
- Sexu-askatasun aurkako delitu horiengatik zigorrik jaso ez dutela egiaztatzen duen Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria edo Fakultateak matrikula prozesuan datu hauekl lortzeko baimena ematea.
- B Hepatitis-aurkako txertaketa egiaztatzen duen agiriaren fotokopia bat.
Prezioa murriztuta duen matrikula egiteko (salbuespena):
- Ohorezko matrikula
- Beka
- Famili ugariaren liburua, desgaitasuna...
- Errolda
- Karnet argazkia (atzeko aladean izen-abizenak idatzita)
- NANaren fotokopia
- Datu estadistikoen inprimakia
- Bankuko domiziliazioaren inprimakia
- Jarrera etiko eta zintzoarekiko konpromezu adierazpena
- B Hepatitis-aurkako txertaketa egiaztatzen duen agiriaren fotokopia bat.
*OHARRA: Beharrezko dokumentazio guztia aurkezten ez badu, ikasle horri matrikula arruntaren prezioa ezarriko zaio
Unibertsitatera sartzeko probako ikasleek gehitu beharreko dokumentazio berezia:
- Unibertsitatera sartzeko probako kalifikazio behin betikoaren txartelaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa, UPV/EHUn proba egin duten ikasleak izan ezik.
- Ohorezko matrikula globala lortu duten LOGSEko ikasleek horren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
- Espedientea lekuz aldatzeko (matrikulatuta egon den unibertsitate edo ikastegitik aldatzeko) gastuak ordaindu izanaren agiria, UPV/EHUko ikasleak izan ezik.
Lanbide hezkuntzako ikasle, ikasle titulatuek gehitu beharreko dokumentazio berezia:
- Ikasketen ziurtagiri pertsonalaren, kalifikazio liburuaren edo kasuan kasuko titulaziora sartzeko bidea ematen duen tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa.
- Unibertsitatera sartzeko probaren atal espezifikoko kalifikazioa alegatuko dutenek agertu beharko dute proba horretako behin betiko kalifikazioaren txartelaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa.