MATRICULA online para primer curso de grado

Online matrikula graduko lehenengo mailarako

AUKERA HAU EZIN DA ERABILI MEDIKUNTZAKO GRADURAKO (MATRIKULA AURREZ AURRE EGIN BEHAR DA)

PC batetik baino ezin da egin, Google Chrome, Mozilla Firefox  eta Microsoft Edge nabigatzaileak erabilita. Pop-up edo laster leihoak desblokeatu egin behar dira

Ezinbestekoa da esleitutako ordutegia betetzea. Oso GARRANTZITSUA da hori, bestela, arriskua egon daiteke txanda/taldea/beste hizkuntza batzuetan ematen diren irakasgaiak, etab. hautatzeko aukera galtzeko.

Matrikularen data

Lehenengo mailako ikasleek 2026-2027 ikasturterako graduko ikasketen gestiorako egutegian zehaztutako epeen barruan egingo dute matrikula, ikasle bakoitzak dagokionean.

Matrikula egiteko txanda ikaslearen onarpen notaren arabera esleituko da. Matrikula egiteko eguna eta ordua behin esleituta, matrikula online egin ahal izango duzu. Ez baduzu egiten matrikula esandako egunean eta epean, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu. Baina ez zara geratuko inolaz ere itxaron zerrendatik kanpo.

Matrikula egiteko epe bakoitza amaituta, plaza hutsak berreskuratzen dira, itxaron zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da. Horrela plaza guztiak esleitu arte. Aukera hobe batean onartua bazara, berriro esleituko zaizu eguna eta ordua matrikula egiteko online.

Matrikula motak

  • Matrikula baldintzatua: ikasleak matrikula baldintzatua egin ahal izango du BALDIN ETA UPV/EHU ez den estatuko beste unibertsitate publiko batean onartua izateko eskaera eginda badu eta oraindik erantzunik jaso ez badu. Horretarako nahitaez aurkeztu beharko du beste unibertsitate publiko batean onartua izateko eskaera egin duela egiaztatzen duen agiria.

  • Behin betiko matrikula: gainerako kasuetan.

Matrikula nola egin

Matrikula online egin ahal izango duzu UPV/EHUren aplikazio informatikoa erabilita.

Matrikula online egiteko kontuan hartu beharrekoak:

  • Online matrikula ordenagailu batetik soilik egin dezakezu.
  • Erabili beharreko nabigatzaileak: Google Chrome, Mozilla Firefox eta Microsoft Edge.
  • Desblokeatu pop-up edo laster leihoak.
  • Erabiltzailea eta pasahitza dira izena emateko fasean SARBIDEAn erabili zenituen berberak. Pasahitza ahaztu bazaizu, SARBIDEAn berreskura dezakezu.

Matrikulako datuak sartu beharko dituzu programako azalpenetan esaten den moduan. Eskuliburu bat eta bideoak dauzkazu azalpenekin Laguntza atalan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Ondoren aipatzen diren dokumentuak igo beharko dituzu aplikaziora matrikula egitean Dena dela, hamar eguneko epea izango duzu falta zaizkizun dokumentuak igotzeko.

  • Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko .jpg formatuan.
  • NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria (Aurrealdea eta atzealdea)
  • Unibertsitatean sartzeko aukera eman dizuten probaren edo ikasketen fotokopia konpultsatua, CSVrekin egindako kopia, edo ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia eta originala. UPV/EHUko ikasleek ez dute agiririk aurkeztu behar
  • Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
    • Ohorezko matrikula batxilergoan: espediente akademiko ofiziala
    • Familia ugaria: dagokion foru-aldundiak edo arlo honetan eskumena duen administrazioak emandako titulu ofiziala, indarrean dagoena, eta familia ugarikoa dela aitortzen duena + administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria
    • Guraso bakarreko familia edo guraso bakarreko egoeran dagoen familiaren aitorpena: guraso bakarreko familiaren ziurtagiria edo guraso bakarreko egoeran dagoen familiaren ziurtagiria
    • Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65): dagokion foru-aldundiaren edo arlo honetan eskumena duen administrazioaren ebazpena, indarrean dagoena eta minusbaliotasun-maila zehazten duena + administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatzearena
    • Terrorismoaren biktimak eta senideak: Terrorismoaren Biktimentzako Laguntza Programara atxikita daudela adierazten duen ebazpena, indarrean dagoena + administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria
    • Genero-indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima: Prezioen Aginduaren 15. artikuluan deskribatutako edozein agiri +administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne: Prezioen Aginduaren 16. artikuluan deskribatutako edozein agiri +administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria
    • Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuradunak: administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kobratu izanaren ziurtagiria
    • Ordainketa helbideratzeko inprimakia
    • Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara, aukera duzu UPV/EHUri baimena emateko familia ugariei edo ikaslearen desgaitasunari buruzko zure datuak kontsultatzeko. Matrikula egitean egoera hori egiaztatu ezin bada edo beste erkidego batean bizi bazara bakarrik aurkeztu beharko duzu dagokion dokumentazioa.
  • Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.

Matrikula ordaintzea

Zure espedientean jasota ez dauden arrazoiengatik matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko (familia ugaria, desgaitasuna, etab.), 10 eguneko epean aurkeztu beharko dituzu egoera justifikatzen duten agiriak UPV/EHUko aplikazio informatikoan.

Ordaintzeko erak:

  • Kreditu txartel/bizum/NireOrdainketa Wallet-en bidez:
    • Ordainketa bakarra, matrikula egiterakoan.
    • Bi epetan, lehenengoa matrikula egiterakoan eta bigarrena 2026ko abenduaren lehenengo astean, UPV/EHUren aplikazio informatikoa erabilita (“Egin gabe dauden ordainketen kudeaketa” atala).
  • Banku helbideratzearen bidez:
    • Ordainketa bakarra, matrikula egiterakoan.
    • Bi epetan, lehenengoa matrikula egiterakoan eta bigarrena 2026ko abenduaren lehenengo astean.

Laguntza

Egin matrikula

 

Bideo tutorialak

Matrikulako bideoen pantailak berdinak dira, bai matrikula online bada, bai aurrez aurrekoa bada.