A. Mugikortasuna planeatzen

A. Mugikortasuna planeatzen

1. Noiz joan naiteke mugikortasunean?

Mugikortasun programetan (Erasmus, Hegoamerika, SICUE, Beste Herrialdeak) Medikuntza, Odontologia, Erizaintza eta Fisioterapia graduetako 2. mailatik aurrera izena eman daiteke . Egonaldiak lauhileko baterako edo maila osorako izan daitezke.

2. Eta Medikuntzako 6. mailan joaten banaiz, non egin behar dut EKOE azterketa?

Helmugako unibertsitatean EKOE azterketa egiten bada (SICUE programako unibertsitate batzuetan, baina ez ERASMUS edo LA), han egin ditzakezu errotatorio osoa eta EKOEa. Errotatorio osoa egiten ez baduzu, ezingo duzu EKOEA kanpoan egin.

Batzuetan kanpoko unibertsitatean egin behar da, errotatorioko nota orokorraren parte delako. Kanpoan egiten baduzu, ez ahaztu guri lehenbailehen jakinaraztea: secretaria-fme.internacional@ehu.eus.

3. GrAL egin dezaket mugikortasunean?

Gradu amaierako lana hemen egin behar duzu beti; tutorearekin gaia adostu dezakezu urrutitik egitea eta zuzentzea, baina aurkezpena hemen egin beharko zenuke.

4. Noiz izango da hurrengo deialdia?

Erasmus, Hegoamerika eta Beste Herrialdetarako deialdia azaroan edo abenduan zabalduko da, eta SICUE deialdia otsailean edo martxoan.

Gure webgunean ikus dezakezu egutegia.

5. Zeintzuk norako daude?

Norakoak GAUR aplikazioan agertzen dira. Eguneratu egingo dira hurrengo deialdia baino lehentxeago.

Era berean, web orrian ere agertzen dira, “UPV/EHUko ikasleak” atalean, deialdi bakoitzaren (Erasmus, Latinoamerika + beste norako batzuk edo SICUEren) barruan.

6. Beti al dira norako berak?

Norakoak aldatu ahal dira urterik urtera. Unean une ezarritakoa hitzarmenen eta sinatzen diren hitzarmen berrien arabera.

7. Betebeharreko baldintzarik al dago norako horietarako?

Zenbait norakok hizkuntzari (frantsesa, alemana, ingelesa…) dagokion betebehar berezirik izan ohi dute, eskaria egiterakoan egiaztatu beharko dena, kasuan kasuko ziurtagiri ofiziala agertuta. Beste kasu batzuetan ´gomendio´ gisa agertzen da (portugesa, italiera).

Inportantea da zeuen hizkuntza ziurtagiriak eskura eta behar bezala eguneratuta izatea (izan badira hizkuntza ezberdinetarako deialdiak, UPV/EHUko informazio pantailetan argitara ematen direnak). Hizkuntza bat ´gomendatzen´ denean, beti aprobetxatuko dira hobeto helburuko herrialdeko hizkuntza jakinez gero.

Gero eta unibertsitate gehiago dira arlo honetan zurrun eta hertsiago jokatzen dutenak, bere hizkuntzaren B1 edo B2 jakite maila eskatuz.

8. Itzultzerakoan, arazorik izango al dut baliozkotzeekin?

Zeure koordinatzailearekin batera abiatu baino lehen osatu duzun akademi konpromisoa betetzen bada, ez da egongo arazorik baliozkotzeekin.

Garrantzitsua: helmugako unibertsitatearen baldintzetara egokitu behar da, nahiz eta eguneko ordu gehiago egon, edo unibertsitate horretan igandeetan praktikak egin.

9. Euskararen C1-a eta mugikortasuna

C1-a Fakultatean eskuratzeko, ikasleek gutxieneko euskarazko kreditu kopurua egin behar dute graduan zehar (ikusi Fakultateko web orrialdeko Euskara atala Euskarazko C1 titulua egiaztatzeko salbuespena - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea - UPV/EHU).

Mugikortasuneko kredituak ez dira aintzat hartzen gutxieneko euskarazko kopuru horretara iristeko, ez baitira euskaraz egiten.

10. Mugikortasuna eta Fisioterapiako Minorra

Helmugako unibertsitatean minorreko nahitaezko irakasgaia egiten baduzu, ez duzu minorra galduko.

11. Mugikortasunera joaten banaiz, baina denboraldi horretan hemen azterketaren bat egin behar badut, zer gertatzen da?

Zure ardura da aztertzea ea bideragarria den mugikortasunera joatea hemen azterketaren bat egin behar baduzu. Azterketen datak ikasturte hasieratik daude argitaratuta.

12. Nola egiten da akordio akademikoa?

  1. Helburuko unibertsitatean hemen egin beharko zenukeen kreditu kopurua edo antzekoa egin behar duzu (onartuta dago alde txiki bat egotea, baina ahalik eta parekoena izan behar da).
  2. Helburuko unibertsitatean ECTS kredituak ez badira hemen bezala kalkulatzen (1 kreditu = praktiketako 25 ordu edo eskola teorikoko 10 ordu), kalkulua egiteko orduak erabili behar dira, eta agiri ofizial baten bidez egiaztatu beharko da aldea).
  3. Helmugako unibertsitatean ordu gehiago egiten badituzte practicum bat edo errotazio bat osatzeko, moldatu egin beharko zara eta han ezarrita dagoena egin.
  4. Irakasgaia guztiz praktikoa bada (practicuma, txandakako praktikak…), beste unibertsitatean ere praktikak egin beharko dituzu. Ezinezkoa da praktiken ordez eskola teorikoak egitea.
  5. 6. mailako medikuntzako ikasleak (Bizkaia eta Araba): 23-24 ikasturtetik aurrera, helduaren patologia medikoko errotazioa UPV/EHUtik kanpo egiten bada, kanpoan osorik egin behar da (8 aste).
  6. UPV/EHUn “Suspentso” badaukazu irakasgairen batean, irakasgai hori ezin duzu aukeratu (salbuespena SICUE programa da, baina fakultateko mugikortasun koordinatzailearen oniritzia behar da). Bai aukeratu dezakezu, baina, “Aurkezteke” kalifikazio badauka.
  7. Irakasgaiko aurrebaldintzak betetzen ez badituzu, ezin duzu irakasgai hori akordioan sartu.
  8. Irakasgairen bat hautazko kredituekin amortizatzeko asmorik baduzu, ez sartu akordio akademikoan.
  9. Bada truke programan egin beharreko gutxieneko kreditu kopurua: ziurtatu hori betetzen duzula. Hemen dituzu 2021/2022 ikasturteko gomendioak (egiaztatu datu zehatzak zuri dagokizun deialdian):
    • Erasmus eta LA+BN:
      • 3 hilabeteko egonaldia: gomendioa da gutxien dela 12 ECTS eta gehienez 15 ECTS egitea.
      • 5 hilabeteko egonaldia: gomendioa da gutxien dela 24 ECTS eta gehienez 30 ECTS egitea.
      • Ikasturte osoko egonaldia: gomendioa da gutxien dela 48 ECTS eta gehienez 60 ECTS egitea.
    • SICUE:
      • Ikasturte erdia egiteko egonaldiak: gomendioa da gutxien dela 24 ECTS egitea.
      • Ikasturte osoa: gomendioa da gutxien dela 45 ECTS egitea.

Garrantzitsua da, beraz, eskaria egin aurretik ondo aztertzea unibertsitateen eskaintza, akordioa osatzerik ez baduzu plazari uko egin beharko baitiozu.

Ikastegiko mugikortasun web gunean beste urte batzuetako akordio akademiko batzuk daude jasota: agian, lagungarri izango dituzu.

13. Laguntza ekonomikorik izango al dut?

Laguntza ekonomikoen deialdiak UPV/EHUko Nazioarteko Harreman Bulegoaren webean daude argitaratuta.

14. Nola hautatuko ditut unibertsitateak?

Ikasleen ardura izango da begiratzea eren ikasketak ematen diren ala ez beren intereseko unibertsitateetan:

  • Ziurtatu egin behar duzu aukeratutako unibertsitateetan zure gradua eta egin nahi duzun irakaskuntza modua irakasten direla (praktikak, praktika klinikoak...), eta bere egutegiak bateragarriak direla bertan egin nahi duzunarekin eta gainerako ikastaroen antolaketarekin hemen (hala badagokio).
  • Ziurtatu hizkuntza baldintzak-eta betetzen dituzula.
  • Hautatu norakoak GAURen:
    • Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norako Batzuk: Hautatu 8 aukera, lehentasun ordenaren arabera. Lehenetsita, "bestelako aukeretan interesatua" aukera agertuko da hautatuta. Aukera horrek hurrengo esleipenetan sartu ahal izateko balio du, lehenengo aukeretan plazarik lortzen ez baduzu edo asko gustatzen ez bazaizu egokitu zaizuna. Hori asko gustatzen ez bazaizu, aukera hau egin: “desaktibatu lauki hau”.
    • SICUE: Hautatu 5 aukera, lehentasun ordenaren arabera.

15. Hizkuntza tituluren bat izan behar al dut?

Helmugako unibertsitatearen arabera. Eskaera GAURen sartzean, bete beharreko baldintzak ikusteko lupa sakatzen duzunean, helmugako unibertsitate bakoitzak adierazitakoa agertzen da. Maila bat gainditu izanaren gordekinek urtebeterako baino ez dute balio. Hortik aurrera, titulua aurkeztu behar da.

Gogoan izan honako hauek:

  • Titulu bat eskatzen badizute nahitaez, edo, besterik gabe, maila bat jartzen badizute (adibidez, B1), maila hori izan beharko duzu eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen, edo, beranduenik, dokumentazioaren akatsak zuzentzeko epean. Titulua bidali beharko duzu:
  • Baldin eta barra batez bereizitako bi hizkuntza daudela ikusten baduzu, horietako edozeinek balio du (adibidez: ingelesa/italiera).
  • “Lenguage of Instrucion 1: xxxx, Lenguage of Instrucion 2: yyyy” badator, horrek esan nahi du eskolak 1. hizkuntzan ematen direla, eta eskola batzuk 2. hizkuntzan.
  • Gomendatutako hizkuntza bat jartzen badizu, ez da beharrezkoa hizkuntzaren ezagutzari buruzko titulu ofizial bat aurkeztea, baina komenigarria litzateke hizkuntza hori ezagutzea (portugesarekin, italierarekin-eta gertatu ohi da). Kontuan izan beti praktikei probetxu handiagoa aterako diezula, joango zaren herrialdeko hizkuntza ezagututa, eskolak edo praktikak hizkuntza horretan izan baitaitezke, eta, ezagutzen ez baduzu, zailtasun handiak izango dituzula gainditzeko.

Batzuetan galdetzen diguzue zenbateraino den gomendagarria herrialdeko hizkuntza jakitea, halakorik eskatzen ez dutenean, baina guk GAURen agertzen den informazioa bakarrik eman dezakegu, herrialde eta unibertsitate bakoitza desberdina baita.

 

16. Erasmus eta SICUE eska ditzaket?

Erasmusen plazarik lortzen ez baduzu, SICUE eska daiteke, baina Erasmusen plaza bat eman eta uko egiten badiozu, orduan ez dizute SICUE emango.

17. Zein konpromiso hartzen dut mugikortasun bat egitera banoa?

  • Helmugako unibertsitatearen arauak, epeak, ordutegiak etab. betetzea.
  • Egonaldian begirunez eta UPV/EHUren balio eta printzipioen arabera jokatzea.
  • Ohartzea jokaera desegokiek etorkizuneko ikasleen egonaldiak baldintza ditzaketela.
  • Konturatzea mugikortasun programa batean parte hartzean neurri batean UPV/EHUren irudia eta isla ordezkatzen dudala munduan.
  • Arazo, gorabehera edo aldaketa oro mugikortasuneko idazkariari jakinaraztea lehenbailehen.
  • Behar den dokumentazio guztia garaiz bidaltzea, itxaron barik inork ezer erreklamatu arte.

18. Nola esleitzen dira plazak?

Irailaren 30ean batez besteko nota altuena zeukatenak.

19. Luzatu dezaket egonaldia ERASMUS, LATINOAMERIKA edo BESTE NORAKO BATZUETAN?

BAI, Lehen lauhilekorako bazoaz, aukera izango duzu egonaldiaren luzapena  eskatzeko, behin mugikortasuna hasita (inoiz ez lehenago), horretarako, fakultateko koordinatzailearen eta helmugako unibertsitatearen onespena izan beharko duzu. ​​ Ez duzu inolako laguntza ekonomiko osagarririk jasoko egonaldia luzatu arren. Mugikortasuna irauten duen bitartean bakarrik luzapen bat eskatu ahal izango da.

20. Luzatu edo laburtu dezaket egonaldia SICUEn?

BAI, ezarritako epe barruan eta SICUE plaza esleitua izan ondoren, imprimakia bete beharko da eta fakultateko koordinatzaileak onespena eman behar dio.

21. Lehentasuna emango didate BUDDY izateagatik? Eta krediturik?

Fakultatean (Leioako egoitzan) ez zaie lehentasunik ematen buddy izan diren pertsonei, baina kredituak amortizatzeko arautegiaren arabera eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak emandako erabakiaren arabera, Buddy Programan parte hartu duten guztiei graduko hautazko hiru kreditu amortizatzen zaizkie emandako laguntzagatik. Informazio gehiago: Kredituak nola lortu – Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza – UPV/EHU. Edozelan ere, gauza ziurra da esperientzia ederra izango dela eta lagunduko dizula gauza asko erabakitzen mugikortasuna eskatu aurretik.