KREDITUAK NOLA LORTU
Hiru kreditura arte lor ditzakezu BUDDY izateagatik
Unibertsitateko araudiaren arabera, BUDDY programan parte hartzearen truke, 3 kreditu lor ditzakezu gehienez.
Gogoan eduki: kreditu bakoitza 30 orduko lanaren baliokidea da.
KREDITUAK NOLA LORTU:
- ESLEITU ZAIZUN IKASLEAK FORMULARIO HAU BETE BEHARKO DU, eskaini diozun laguntza deskribatzeko. Deskribapen horren araberakoa izango da aitortuko zaizkizun kredituen kopurua.
- Orduak zenbatu ondoren, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordeak elektronikoki sinatuko du ziurtagiria. Ziurtagiri horretan Buddy Programan parte hartzeagatik lortutako kreditu kopurua zehaztuko da.
- Ziurtagiria zure fakultate edo eskolako idazkaritzan aurkeztu beharko duzu, ezarritako epean eta moduan, kredituak eskuratzeko.
- Nahi izatekotan, diploma bat ere eska dezakezu programan parte hartzeagatik.
| Zeregina | Baliokidetza |
|---|---|
| Kontaktuan jarri esleitu zaizun ikaslearekin hura iritsi baino lehen | 15 |
| Aurrez aurre ezagutu esleitu zaizun ikaslea hura iritsi ondoren | 15 |
| Tourra eskaini esleitutako ikasleari campusean | 10 |
| Tourra eskaini esleitutako ikasleari hirian | 10 |
| Tresna digitalak erebiltzen laguntzea, hala nola Egela, Gaur, etab. | 10 |
| Campuseko International Welcome Centre-ra laguntzea | 15 |
| Nazioarteko tutorearen bulegora laguntzea, iritsiera-ziurtagiria sinatzeko |
15 |
| Guztira | 90 - 3 kreditu |
Beste zenbait zeregin
Horrez gain, behar bada, esleitutako ikasleak, honako zeregin hauetan ere laguntza beharko du. Saiatu ahal duzun neurrian laguntzen, positiboki baloratuko baita:
- Ostatua aurkitzeko
- Bisa prozedurak
- Osasun zereginak
- Banku zereginak
- Aseguru zereginak