Online Foroa “Unibertsitatea-Gizartea harremana birpentsatuz"

First publication date: 30/09/2021

Unibertsitateak gizarte-eraldaketan zeregin erabakigarria izan dezakeela jakinik, Emaús Gizarte Fundazioan eragile akademiko eta sozialekin batera lan egiten dute, inguratzen duen inguruneari lotutako Unibertsitate eraldatzailea sustatzeko. Ezagutza horretan funtsezkoa izan da lankidetzan aritzea Hezkuntza Herrikoian eta Hegoaldeko Epistemologietan erreferentea den CEP Alforja-rekin eta online foro hau aurkezten dute beraiekin batera.

Foroan, Latinoamerikan eta Europako testuinguruan garatutako esperientzia esanguratsuak elkar-trukatuko dituzte, praktika akademikoak gizarte-premiekin lotuz prozesu eraldatzaileak sortu baitituzte. Beren helburua horretatik ikastea da, kolektiboki eraldatzen jarraitzeko.

Bai mundu akademikoko kide bazara, bai gizarte-kolektiboren bateko kide bazara, ekintzara bideratutako eztabaida honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, Boaventura de Sousa Santosek adierazi duen bezala, jakintzen ekologiatik, herri-hezkuntzatik, ikuspegi feministatik eta lurraldearekiko artikulaziotik soilik sor daitezkelako benetako aldaketak eta aldaketa kontrahegemonikoak. Izan ere, arazoak kausa anitzekoak badira, ezin dira aldebakarreko konponbideak proposatu.

Noiz: urriaren 6tik abenduaren 10era 

Nola: online bidez egingo diren 3 saioren eta Moodle plataforman egingo den foro aktibo baten bitartez 

Norekin:  

  • José Nunes/Ana Dubeux PERNAMBUCOKO LANDA UNIBERTSITATE FEDERALA 
  • Sol Benavente/Bárbara Labecki Verónica Paladino/Luciana Kulekdjian TREBAKUNTZA PROGRAMA GIZARTE ERAKUNDEEKIN 
  • Ivania Padilla HONDURASEKO UNIBERTSITATE NAZIONALA 
  • Humberto Tommasino URUGUAY ERREPUBLIKAKO UNIBERTSITATEA 
  • Josefina (Txefi) Roco Sanfilippo COLECTIVA TRABAJADORAS NO DOMESTICADAS  
  • Zesar Martinez EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA 
  • Monique Leivas VALENTZIAKO UNIBERTSITATE POLITEKNIKOA 
  • Pepe Ruiz Osoro INGENIERÍA SIN FRONTERA 
  • Oscar Jara Holliday CEP alforja

Izena ema hemen   

Informazio gehiago: fundacion@emaus.com