Asset Publisher

Hiri bizigarriagoak eraikitzen

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
  • Graduak:
    • Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa
    • Arkitektura Teknikoa
    • Ingeniaritza Zibila
  • Garapen-lekua (helbidea): Europa plaza, 1. 20018 Donostia (Gipuzkoa)
Oharra: Gradu Bikoitzeko jarduera praktiko honetan Ingeniaritza Zibileko Graduarekin eta Arkitektura Teknikoko Graduarekin lotutako jarduerak egiten dira. Beraz, ikasle batek Gradu Bikoitzeko jarduera praktikoan izena ematen badu, ez da gomendagarria gradu sinpleetakoetara ere joatea.

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordua Plazak
2026-01-29 Euskara Goizez 11:00 – 13:00 16
2026-01-29 Gaztelania Goizez 11:00 – 13:00 16

 

Jardueraren deskribapen laburra

Ohartu gara Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek ez dituztela ezagutzen eraikuntzaren arloko graduetako ikasketen edukiak.

Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu ikasleei Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknika Gradu Bikoitzaren titulua eta bi lanbideen gaitasunak azaltzea, ikasketa horiekiko interesa sustatuz. Horretaz gain, ikasketa horiek egungo gizartean duten garrantzia eta beren ingurune profesionalaren ezaugarriak azpimarratuko dira.

Gradu Bikoitzeko jarduera praktikoan Ingeniaritza Zibileko Graduarekin eta Arkitektura Teknikoko Graduarekin lotutako jarduerak egiten dira. Beraz, ikasle batek Gradu Bikoitzeko jarduera praktikoan izena ematen badu, ez da gomendagarria gradu sinpletara joatea.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • I) Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa Gradu Bikoitzeko titulazioa: ikasketa plana eta laborategiak.
  • II) Lanbideak eta lan aukerak.
  • III) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
    • Profesionalek emandako hitzaldiak.
    • Eraikuntza obratara egindako bisitak.
    • Borondatezko praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.

 

Egingo diren ekintzak

I) Ikasketak:

  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren ezaugarriak eta eskola honek eskainitako ikasketa-plana aurkeztuko zaizkie.
  • Lan-ingurunearekin ikasketa hauek daukaten harremana nabarmenduko zaie.
  • Master-ikasketak egiteko aukera ere badaukatela azalduko zaie.
  • Tituludunek dituzten lan-aukerak aipatuko zaizkie.

II) Praktikak laborategian:

Laborategiak bisitatuko dira eta bi praktika burutuko dira:

  • A: Egituren diseinuarekin erlazionatutako praktika.
  • B: 3D laser escanerraren erabilera arkitekturaren errealitate zehatza jasotzeko eta 3d modeloak eraikitzeko programen erabilera: Revit eta SketchUp. ChatGPT adimen artifizialaren erabilera errenderren sorrerarako deskripzioak garatzeko eta adimen artifizialaren erabilera animazio errealistak sortzeko.