EHUazoka 2022: Unibertsitate Orientaziorako Azoka

Zalantzak dituzu zein gradu ikasi nahi duzun? Gehiago jakin nahi duzu sartzeko prozedurari buruz? Eta bekei eta tasei buruz?

EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta unibertsitate-ikasketak aukeratzen laguntzea da.

Azokan, unibertsitatera etorriko diren ikasleek aukera izango dute gure unibertsitatea eta gure ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko, eta, era berean, aukera izango dute egin nahi dituzten ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. Azokan, 2 eratako jarduerak egongo dira:

  • Banan banako laguntza standetan
  • Informazio saioak taldeka

 

Lekuak eta datak

  • Gipuzkoako Campuseko Azoka: martxoak 5, larunbata
  • Arabako Campuseko Azoka: martxoak 12, larunbata
  • Bizkaiko Campuseko Azoka: martxoak 19, larunbata

 

Izena emateko prozedura

Guztien segurtasuna bermatzeko, aurten nahitaezkoa izango da aldez aurretik izena ematea standetara zein informazio saioetara joan ahal izateko. Plaza kopuru mugatua dago.

Ikasleek baino ezin izango dute izena eman. Nahiz izanez gero, laguntzaile bat eraman dezakete, baina bat bakarrik. Hala ere, gomendatzen da, ahal den guztietan, ikaslea bakarrik etortzea.

Izena emateko epeak

  • Gipuzkoako azoka: otsailaren 28tik (astelehena) martxoaren 4ra (ostirala)
  • Arabako azoka: martxoaren 7tik (astelehena) martxoaren 11ra (ostirala)
  • Bizkaiko azoka: martxoaren 14tik (astelehena) martxoaren 18ra (ostirala)

* Izena emateko epea astelehenean 09:00etan irekiko da eta ostiraleko 12:00etan itxi.