Elektronika everywhere
- Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
- Campusa: Araba
- Ikastegi antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Graduak:
- Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
- Industria Elektronikoaren eta Automatikaren Ingeniaritza
- Garapen-lekua (helbidea): Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Nieves Cano, 12. 01006 Vitoria-Gasteiz
Egutegia eta plazak
| Data | Hizkuntza | Txanda | Ordua | Plazak |
|---|---|---|---|---|
| 2026-01-15 | Gaztelania | Goizez | 09:00 – 12:00 | 24 |
| 2026-01-16 | Euskara | Goizez | 09:00 – 12:00 | 24 |
Jardueraren deskribapen laburra
Batxilergoko lehen mailako ikasleek Ingeniaritza Eskolan jardunaldi praktiko batean parte hartuko dute, fisikaren, akustikaren eta elektronikaren oinarrizko kontzeptu batzuk modu zuzenean eta esperimentalean ezagutzeko helburuarekin. Jarduera penduluaren azalpenarekin hasiko da, mugimendu harmoniko sinplearen adibide gisa; ondoren, laborategiko tresneria (funtzio-sorgailua, tentsio-iturria eta osziloskopioa) erabiliz ikusiko eta manipulatuko dute fenomeno hori. Jarraian, fisikaren eta musikaren arteko lotura landuko da, nota musikalak maiztasunarekin nola erlazionatzen diren aztertuz, diapasoi eta piano baten bidez eta hauek gailu elektronikoetan frogatuz modu praktikoan. Azkenik, mikrofonoak eta bozgorailuak erabiliz, ikasleek soinuaren hedapena esperimentatuko dute, haren abiadura neurtuz eta eguneroko fenomeno hau hobeto ulertuz. Beste alde batetik zirkuitu elektroniko bat sortzeko jarraitu behar den prozesua azalduko da.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Laborategi elektroniko baten oinarrizko ekipamenduaren azalpena (multimetroa, elikatze-iturriak, seinale-sorgailua, osziloskopioa).
- Mugimendu harmoniko sinplearen azalpena eta honen lotura maiztasunarekin erlazionatu. Hau gailu elektronikoetan zelan neurtu.
- Zirkuitu elektroniko bat sortzeko prozesuaren oinarrizko azalpena.
- Zirkuitu elektroniko bat neurtzea eta egiaztatzea.
Egingo diren ekintzak
- Pendulu bat jarri eta honen azalpena.
- Laborategiko ekipoen azalpena.
- Diapasoi eta piano batekin seinaleak bistaratu osziloskopioan.
- Bozgorailuak eta mikrofonoekin seinaleen propagazioa azaldu.
- Zirkuitu elektroniko bat sortzeko prozesua azaldu adibide praktiko baten bidez.