Asset Publisher

Ekonomia zirkularra eta hondakinen murrizketarako laborategia

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
  • Graduak:
    • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
    • Ekonomia
    • Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
    • Marketina
  • Garapen-lekua (helbidea): Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko). Lehendakari Agirre etorbidea, 83. 48015 Bilbo
    Jardueraren zati bat Zamudioko Waste Lab-en burutuko da eta bertara joateko autobusa jarriko da.

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordua Plazak
2026-01-26 Euskara Goizez 09:00 – 13:30 50
2026-01-26 Gaztelania Goizez 09:00 – 13:30 50

 

Jardueraren deskribapen laburra

Zerrendatzen diren tailer eta jarduera  ezberdinen bitartez, ekonomia eta enpresaren munduaren inguruko  interesa  sortu nahi da ikasleriaren artean. Gure asmoa, ikasleek informazio erabilgarri eta interesgarri berenganatzea da eta, hori guztia, modu aktibo batean jarduera ezberdinak tartekatuz.

Proposatzen diren jardueren helburua da Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikaslea ekonomiaren eta enpresa-kudeaketaren munduko errealitatera hurbiltzea, modu arin, dinamiko eta praktikoan. Era berean, Fakultatean eskainitako ikasketen garapen profesionalerako aukeren berri eman nahi zaie.

Esperientzia-ikaskuntzarako proposatzen dugun jarduera honek, kontsumoaren eraginari eta berrikuntza iraunkorraren garrantziari buruzko ulermena eta gogoeta ditu ardatz.

Helburua da ikasleek ulertzea zer den EKONOMIA ZIRKULARRA, eta nola aplikatzen diren jasangarritasun-printzipioak praktikan eta nola berrikuntzak egin ditzaketen enpresek ingurumen- eta gizarte-inpaktua hobetzeko.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Ekonomia zirkularra.
  • Produktuen diseinua eta berrikuntza.
  • Kontsumo arduratsua.
  • Marketin- eta komunikazio-kanpainak, gizarte- eta ingurumen-ikuspegiarekin.
  • Adierazle ekonomikoak (kontsumo-prezioak, enplegua, kanpo-merkataritza, etab.).
  • Adierazle sozialak eta ingurumenekoak (ingurumen-aztarna, aztarna ekologikoa...).

 

Egingo diren ekintzak

Proposatutako jarduerak tailer edo mintegi praktikoetan egingo dira. Bisitak bi espazio osagarri konbinatzen ditu:

  • EROSKI CITY: produktuen diseinu eta berrikuntzari buruzko lan-espazioa, ikuspegi iraunkorrekoa, 0 Km-koa eta hurbilekoa, aztarna ekologikoa murrizteko estrategiak eta erosketa-ohitura arduratsuak barne.
  • WASTE LAB (Zamudio): hondakinak kudeatzeko eta ekonomia zirkularreko berrikuntza-zentroa. Bertan, balorizazioko, birziklapen aurreratuko eta kontsumo arduratsuko proiektuak erakutsiko dira.