Zer da Erizaintza? Ideietatik praktikara
- Jakintza adarra: Osasun Zientziak
- Campusa: Bizkaia
- Ikastegi antolatzailea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Gradua: Erizaintza
- Garapen-lekua (helbidea): Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Sarriena Auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Egutegia eta plazak
| Data | Hizkuntza | Txanda | Ordua | Plazak |
|---|---|---|---|---|
| 2027-01-12 | Gaztelania | Goizez | 10:00 – 12:00 | 25 |
| 2027-01-12 | Euskara | Goizez | 12:00 – 14:00 | 25 |
| 2027-01-14 | Gaztelania | Goizez | 10:00 – 12:00 | 25 |
| 2027-01-14 | Euskara | Goizez | 12:00 – 14:00 | 25 |
Jardueraren deskribapen laburra
Erizaintzako lanbidea benetan nolakoa den ezagutu nahi al duzu? Jarduera honen bidez, Erizaintzako Gradua eta lanbidearen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango duzu, informazioa, parte-hartzea eta esperientzia praktikoak uztartuz.
Erizaintzako profesionalek zer egiten duten, zein diren haien eginkizunak eta ardurak, unibertsitateko prestakuntza nolakoa den eta zer aukera profesional eskaintzen dituen ezagutuko duzu. Gainera, lanbideari buruzko mito eta estereotipo ohikoenetako batzuk zalantzan jartzeko aukera izango duzu.
Horrez gain, Erizaintzaren berezko jarduera eta trebetasun batzuk esperimentatu ahal izango dituzu, osasunaren balorazioarekin, komunikazioarekin eta pazientearen segurtasunarekin lotutako tailer eta jarduera praktikoen bidez.
Helburua da Erizaintzaren ikuspegi hurbil, egungo eta errealista izatea. Esperientzia honek zure aukerak hobeto ezagutzen eta zure etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabakiak hartzen lagunduko dizu.
Landuko diren gaiak/edukiak
I. BLOKEA. ERIZAINTZA EZAGUTZEN: MITOAK, ERREALITATEAK ETA LAN-AUKERAK
-
Mitoak eta errealitateak: lanbideari buruzko ohiko ideia eta estereotipo batzuk identifikatzea eta aztertzea, Erizaintzaren ikuspegi eguneratu eta errealista ezagutzeko.
-
Erizaintzako lanbidea: zer den Erizaintza, zein diren erizainen eginkizunak eta ardurak, zer autonomia duten eta zer arlotan gara dezaketen beren lana.
-
Erizaintzako Gradua eta lan-aukerak: ikasketak nolakoak diren, prestakuntza teorikoa eta praktikoa, praktika klinikoak eta lanbide-garapenerako aukera desberdinak: asistentzia, komunitatea, irakaskuntza, ikerketa, kudeaketa eta espezializazioa.
II. BLOKEA. ERIZAINTZA ESPERIMENTATZEN: KOMUNIKAZIOA, BALORAZIOA, SEGURTASUNA ETA BERRIKUNTZA
-
Komunikazioa eta laguntza-harremana: entzute aktiboaren, enpatiaren eta ahozko zein hitzik gabeko komunikazioaren garrantzia pertsonen arretan eta zaintzan.
-
Osasun-egoeraren balorazioa eta bizi-konstanteak: odol-presioak, bihotz-maiztasunak, arnasketa-maiztasunak, tenperaturak eta oxigeno-saturazioak ematen duten informazioa eta pertsona baten osasun-egoera ezagutzeko eta haren jarraipena egiteko duten garrantzia.
-
Pazientearen segurtasuna eta infekzioen prebentzioa: osasun-arretan arriskuak saihesteko oinarrizko printzipioak, besteak beste, eskuen higienea, babes-ekipoen erabilera eta infekzioen prebentzioa.
-
Erizaintzaren digitalizazioa eta berrikuntza: osasun-arretan erabiltzen diren teknologia eta baliabide digital berriak, hala nola monitorizazioa eta simulazio klinikoa, eta eskaintzen dituzten aukerak eta erronkak.
Egingo diren ekintzak
Jarduera aurrez aurrekoa, parte-hartzailea eta praktikoa izango da, azalpen laburrak, talde-dinamikak, tailerrak eta simulatutako egoerak uztartuz.
-
Aurkezpena eta sarrera
- Ikasleen harrera eta jardueraren helburuak, edukiak eta antolaketa aurkeztea.
- Erizaintzari eta osasun-sisteman duen garrantziari buruzko sarrera laburra.
-
I. Blokea. Erizaintza ezagutzen
- “Mitoa ala errealitatea?” dinamika: ikasleek lanbideari buruz dituzten aurretiazko ideiak aztertzea eta horien atzean dagoen errealitatea ezagutzea.
- Erizaintzako Gradua aurkeztea: prestakuntza-ibilbidea, praktika klinikoak eta lanbide-aukerak ezagutzea.
-
II. Blokea. Erizaintza esperimentatzen
- Komunikazio-jarduera: arretaren hartzailearekin entzutea, enpatia eta komunikazioa lantzeko ariketak eta egoera simulatuak.
- Balorazio eta bizi-konstanteen tailerra: bizi-konstante desberdinak neurtzeko erakustaldia eta praktika.
- Segurtasunaren eta infekzioen prebentzioaren tailerra: osasun-arretan higienea, prebentzioa eta segurtasuna lantzeko oinarrizko neurriak praktikatzea.
- Digitalizaziora eta berrikuntzara hurbilketa: Erizaintzako lanbidean erabiltzen diren teknologia eta baliabide digitalen adibideak ezagutzea.
-
Partekatzea eta amaiera
- Azken tartean bizitako esperientzia partekatzea, Graduari eta lanbideari buruzko zalantzak argitzea eta jardueran zehar ikasitako ideia nagusiak jasotzea.