Sarrera - Unibertsitateko orientazio azokak

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako azoka presentzialak eta birtualak

 

Ez dakizu zein gradu ikasi nahi duzun? Unibertsitatera sartzeko prozeduraz gehiago jakin nahi duzu? Eta beka eta tasei buruz? Unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak Unibertsitate Orientaziorako Azokak antolatzen ditu. Azoka horietan, unibertsitate aurreko ikasleek, gurasoek eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek 2021-2022 ikasturterako UPV/EHUk prestatu duen gradu eskaintzaren inguruko informazio zehatza jaso ahal dute. Izan ere, azoketan ikastegi guztietako irakasleek, Orientazio Zerbitzuko teknikariek, eta unibertsitateko beste zerbitzuetako langileek hautaketa akademikoaz eta unibertsitateko prozedura batzuetaz erantzun eta orientatzen dute.

Azokak jakintza-adarren arabera antolatzen dira:

Ikasturte honetan, COVID-19 pandemiaren bilakaera eta indarrean dauden osasun-neurriak kontuan hartuta, azokak modu presentzialean zein birtualean egingo dira:

Azoka birtualak:

Urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra orientazio-azoka birtual bat egingo da, non informazioa eskainiko den unibertsitate-zentroetako stand birtualetan. Stand horietan, eskaintzen duen unibertsitate-zentroari eta gradu-ikasketei buruzko informazio guztia egongo da eskuragarri. Gainera, urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an eta 13an, bisitariek ikastegietako irakasleekin zuzeneko hartu-emana izateko aukera izango dute, zalantzak argitzeko.

Azoka presentzialak (nahitaez izena eman behar da):

Azoka presentzialak hiru larunbatetan ospatuko dira 9:00etatik 14:30etara; egun bakoitzean hiru campusetako batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren graduei buruzko informazioa eskaintzen da.

Unibertsitateko ikastegi bakoitzeko irakasleek ematen dituzten graduen berri emateko informazio-saioak eskainiko dituzte eta, gela berean, galderei erantzungo die eta bertaratzen diren pertsonek planteatzen dituzten zalantzak argituko ditu. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da urtarrilean aktibatuko den web orrian. Hori guztia osasun-egoerak ahalbidetzen badu.

Azoka presentzialen egutegia:

  1. Urtarrilak 30: Donostia
  2. Otsailak 6: Gasteiz
  3. Otsailak 13: Leioa