Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara

2018-2019 ikasturtea (UPV/EHU)

Eskaintzen dugun titulua: Unibertsitate Hedakuntzako Diploma
Graduatuak zein Unibertsitatean graduatu gabeko ikasleak matrikulatu daitezke

Berezko Titulu honek euskal dantzaren ezagutzan, tradiziotik sorkuntzarako ibilbidean, sakontzeko aukera eskaintzen du. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera ematen dugu teoria eta praktika uztartuz.

Dantza tradizionalaren oinarrietatik errepertorio adierazgarrietara mugituko gara, alor bakoitzeko irakasle espezialisten eskutik. Landuko diren materia guztien oinarria tradizioaren ezagutza izango da, sorkuntzaren bidean urratsak eman baino lehen, eta ondoren, hainbat ekarpen berritzaile landuko dira.

Euskal Herriko dantzei buruzko ikastaroa Irakaskuntza ofizialean dagoen hutsunea betetzera dator, eta bere bidez, euskal dantzetan adituak diren dantzariei eta irakasleei Unibertsitate Hedakuntzako Diploma izateko aukera eskaintzen diegu, euren dantza ekimenetan oinarrizko maila akademikoa ziurtatuz.

 

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, Unibertsitate Hedakuntzako Diploma honek, “Euskal Dantza Tradiziotik Sorkuntzara”, 3 Ikastaro Osagarritara sarbidea eskaintzen du.

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Euskal Dantza Tradiziotik Sorkuntzara (UHD) (30 ECTS)
    • + Euskal Dantzaren Teoria eta Historia (IO) (10 ECTS)
    • + Tradizotik Sorkuntzara: Esperientzia eta Ekarpen Berriak (IO) (10 ECTS)
    • + Musika, Dantza eta Pedagogia (IO) (10 ECTS)
  2. Euskal Dantzaren Teoria eta Historia (IO) (10 ECTS)
  3. Tradizotik Sorkuntzara: Esperientzia eta Ekarpen Berriak (IO) (10 ECTS)
  4. Musika, Dantza eta Pedagogia (IO) (10 ECTS)
1=2+3+4

UHD: Unibertsitate Hedakuntzako Diploma
IO:  Ikastaro Osagarria