Ruta de navegación

Contenido

Euskararen Astea 2022

Imagen

Donostiako egoitza

Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna dela eta, euskararen astea antolatu dugu eta pasa den urtean egin zen moduan Egunean Behin lehiaketa antolatu da Donostiako Egoitzan. Eskolako ikasle eta langile guztiak animatu nahi zaituztegu parte hartzera eta aste osoan zehar Egunean Behin lehiaketan parte hartu dutenen artean, zozketa bat egingo da eta bi bozgorailu eramangarri zozketatuko dira.

Zozketa, abenduaren 5ean 12.00etan kafetegian izango da.

Egunean Behin lehiaketan, GIE taldean parte hartzeko jarraibideak:

1. Egunean behin galdera-erantzunen euskarazko jokoan TALDEAK atalera sartu (parte hartzeko EGUNEAN BEHIN APP-a jaitsi behar da).

2. "+" botoia sakatu.

3. "Talde batean sartu (Giltza erabiliz)".

4. GIE Donostia/ KODEA: 7BD336

 

Eibarko atalean:

Euskara Eguna abenduak 1 osteguna ospatuko dugu. Aurreko urteetan legez, atsedenaldiko aurreko eta ondorengo klaseak 15 minutu laburragoak izango dira, eta horrela ordu beteko jaialditxoa ospatu ahal izango dugu 10:45 eta 11:45 orduak bitartean, gure zentruko Azterketen Gelan (6. solairua).

Egitasmoa:

  • Bertsolariak
  • Ikasle, irakasle edo/eta langileen antzerki edo/eta kantuak, edo, Irrintzi lehiaketatxoa
  • Trikitrixa
  • Hamaiketakoa