Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia – Ituna Zentroa - 2007an sortutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Zentroan EHUko Historia Garaikidea (Leioa), Zuzenbide Publikoa (Leioa eta Donostia) eta Gizarte Zientzien Didaktika (Vitoria-Gasteiz) sailek hartzen dute parte, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa) du egoitza.

Ituna Zentroak Itun eta Hitzarmen Ekonomikoa, Foru Ogasunak, euskal zerga sistema eta, oro har, federalismo fiskalari buruzko ikerketa akademikoa egin eta sustatu egiten du.

Bere sorreratik dokumentazio zerbitzua landu egin du, iturri anitzetako  informazioa bildu eta arrazionalizatuz, ikerlari, komunikabide, akademiko, instituzio eta publiko orokorrari datu base zabala eskaini ahal izateko.

Era berean, Zentroa ikertzaileentzako topagune eta erreferentzia gunea bilakatu da ere, ikasleei, doktorego aurreko eta doktorego ondoko ikertzaileei, baita nazioko eta nazioarteko mota guztietako ikertzaileei baliabideak eskaini eta harrera eginez

Azkenik, Zentroak Itun Ekonomikoa eta euskal zerga sistemaren ezagutarazi nahi du euskal, espainiar eta europar iritzi publikoan artean. Horretarako, besteak beste, mintegiak antolatu, neswletter-a argitaratu hilero, ekoizpen zientifikoetan parte hartu eta nazioarteko ikerketa proiektuekin lankidetzan aritzen da.

 

Informazio gehiagorako bisitatu: www.ituna.eus