Instituto Vasco de Criminología
(IVAC-KREI)

Noticias

null

Convocatoria del VI Premio de Investigación Jean Pinatel 2012 - Jean Pinatel VI. Ikerketa Saria (2012)

Premio al mejor trabajo científico que contribuya a comprender y mejorar los conocimientos relacionados con la Criminología

Fecha de primera publicación: 24/02/2012

El Instituto Vasco de Criminología-Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC/KREI) y kutxa a través de su Obra Social, con el fin de promover e impulsar la investigación realizada en el ámbito de la Criminología convoca el VI premio de investigación Jean Pinatel al mejor trabajo científico que contribuya a comprender y mejorar los conocimientos relacionados con esta disciplina. El premio está dirigido a jóvenes investigadores que deseen desarrollar su actividad investigadora en el campo de las ciencias criminológicas con especial atención a problemáticas sociales de actualidad.

Bases:

  • Podrá presentarse cualquier investigador menor de 35 años.
  • Los trabajos podrán ser presentados en español o en euskera y tendrán una extensión de 30 a 50 hojas en Times New Roman 12, interlineado de 1'5.
  • Serán enviados 6 ejemplares del trabajo por correo certificado a la sede del IVAC-KREI, Centro Carlos Santamaría, Plaza Elhuyar  2, 20018 - Donostia - San Sebastián.
  • El IVAC-KREI tendrá el derecho de publicar el trabajo premiado en la revista Eguzkilore para lo cual su autor facilitará un ejemplar del mismo en soporte informático, pudiéndose declarar el premio desierto.
  • El jurado estará formado por el Consejo de Dirección del IVAC- KREI y un miembro delegado por la Kutxa Fundazioa. Si por proximidad o por haber realizado alguna colaboración, algún miembro del jurado tuviera relación con un participante, no tendrá ni voz ni voto en la valoración del mismo.
  • Tomar parte en esta convocatoria implica renunciar a cualquier acción judicial o extrajudicial contra el veredicto del jurado que será, por tanto, inapelable. La presentación del trabajo implica la aceptación de sus bases.
  • El plazo para la presentación de los trabajos es el 14 de septiembre de 2012.
  • El premio está dotado con 900 euros.

 

JEAN PINATEL VI. IKERKETA SARIA (2012)

Instituto Vasco de Criminología-Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC/KREI) eta kutxak (bere Gizarte Ekintzaren bitartez) Jean Pinatel VI. Ikerketa Sarirako deialdia egin dute, Kriminologia-alorrarekin lotutako ezagutzak ulertzen eta hobetzen lagunduko duen zientzia-lanik onena saritu, eta diziplina horretan egindako ikerketa sustatzeko asmoz. Kriminologia-zientzien arloan ikerketa-jarduna egin nahi duten ikertzaile gazteentzako saria da, eta berebiziko arreta eskainiko zaie gaur egungo gizarte-arazoei.

Oinarriak:

  • 35 urtez azpiko zeinahi ikertzailek hartu ahal izango du parte.
  • Lanak gaztelaniaz edo euskaraz aurkeztu ahal izango dira; 30-50 orrialde bitarteko lanak izan beharko dute, Times New Roman 12 letrarekin eta 1,5eko lerroartearekin idatzitakoak.
  • Lanaren 6 ale bidali beharko dira, posta ziurtatuan, IVAC-KREIren egoitzara: Carlos Santamaría zentroa, Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia.
  • IVAC-KREIk eskubidea izango du saritutako lana Eguzkilore aldizkarian argitaratzeko. Horretarako, egileak ale bat bidali beharko du euskarri informatikoan. Nolanahi ere, saria eman gabe gera liteke.
  • IVAC-KREIko Zuzendaritza Kontseiluko kide batek eta Kutxa Fundazioako kide-ordezkari batek osatuko dute, hain zuzen, epaimahaia. Hurbiltasunagatik edo lankidetzan jardun dutelako epaimahaiko kideren batek harremana badu parte-hartzaileetako batekin, epaimahaikide horrek ez du ez hitzik ez botorik izango erabakian.
  • Deialdi honetan parte hartuz gero, ezingo da epaimahaiaren erabakiaren aurkako akzio judizial edo judizioz kanpokorik egin; ondorioz, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Lanen bat aurkeztuz gero, ezinbestean onartu beharko dira deialdiaren oinarriak.
  • 2012ko irailaren 14an amaituko da lanak aurkezteko epea.
  • Saria 900 eurokoa izango da.